Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MONDRAGON UNIBERTSITATEA B – TAKE USABAL

PARTIDU TRABATU BATEAN GARAIPENA LORTU ZUEN IGANDE GOIZEAN TAKE JUNIORRAK.

Azkeneko partidua gutxigatik galdu ondoren gogoz agertu ziren TAKE Usabal taldeko jokalariak Arrasateko kantxa hotzera.

Lehen laurdena kontzentratuta hasi zuten, defentsan gogor aritu ziren eta erasoan kanasta azkarrak lortuz 16-27ko markagailuarekin amaitu zuten lehenengo zatia.

Bigarren zatian aldiz, aurkariak defentsan estutu zuen bitartean Tolosarrek ez zuten baloia ondo mugitzen eta puntuak lortzeko zailtasunak eduki zituzten. Baina erasoan gauzak gaizki zihoazenean agertu zen taldeko “Curry”, partiduan zehar 7tik 6 hiruko sarturik. Partidua 41-46 amaitu zen.

Hurrengo partidua saskiaxular taldearen aurka dugu larunbatean.

1,2,3…TAKE!

menu
menu