Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HONELA GALTZEAK MIN GUTXIAGO EMATEN DU

AÑORGA SASKIBALOIA 52 – TAKE ARALAR KIROLAK 37

Ez zen partidu errexa larunbatekoa. Porrot gogor batetik zetorren taldea eta bazirudien ez zela momentu egokiena lider doan Añorgaren aurka jokatzeko. Baina zer diren gauzak, nahiz eta galdu, taldeak merezi dituen sentsazio onekin amaitu zuen norgehiagoka.
Taldea ez zen ondo hasi. Talde donostiarrak liderrak zergatik diren argi uzten zuen jokoa burutu zuen lehen minutuetan, presioa baloi igoeran eta kontraeraso azkarrak baloia errekuperatzerakoan. Txipa aldatzea tokatzen zen, defentsan estutzea eta beraien armekin lehiatzea.
Argi dago erasoan taldeari puntuak egitea kostatzen zaiola baina larunbatean erakutsiriko intentsitate eta gogoak, bidea hau dela argi utzi zuen.
Talde donostiarra, nahiz eta partidu osoan zehar aurretik joan, bere onenak ematera behartu zuen gure taldeak. Taldea, defentsa lanean, hustu egin zela esan daiteke.
Orokorrean, lan polita gure neskek eginikoa. Larunbat honetan berriro ere donostian jokatzen du taldeak, final fourrean sartzeko lehiatzen ari den Antigua-Luberriren aurka. Berriro ere, talde gogorra aurrean. Ea larunbatean erakutsitakoari jarraipena emateko gai garen.

1,2,3… XUSTA!!!

menu
menu