Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelak ondo hasi zuena ezin ondo amaitu

Eguna bezalako partidua jokatu zuten tolosarrek eta jipoi handi xamarra jasota bueltatu ziren etxera.

Sailkapenean pare parean ziren bi talde elkarren aurka ziren larunbatean Altzako kiroldegian. Kanpoan ez zen giro eta barruko babesean ikuskizun polita ikusiko zelakoan gerturatu ziren jarraitzaileak kiroldegira. Partida ez zen ondo hasi 6-0ko partzial batek alarma guztiak piztu zituen tolosarren artean. Hala ere, partidari buelta eman eta lehen laurdena amaitzerako abantaila polita lortu zuten, 6 puntukoa hain zuzen ere.

Hemen amaitu zen ordea partida, jokalariak partidatik atera ziren eta gauza errazak zail bihurtu zitzaizkien. Saski azpian puntu asko huts egin zituzten, defentsan erlaxatu egin ziren eta aurkariari hegalak eman zizkioten hegan egin zezan. Horrela oso zaila da partida amaierara aukerekin iristea, borrokatzeko grina falta izan zitzaien mutilei.

Denboraldia amaitzeko 7 partida geratzen diren honetan klubak merkatua arakatu ondoren ostegunean jokalari berri bat hasiko da entrenatzen taldearekin, ea taldearen norabideari buelta eman eta garaipenaren bidera bueltatzen diren.

Hurrengo larunbatean DKS taldearen aurka jokatuko dute usabalen, partida horretan erabakiko da taldeak azken partidetarako alizienterik izango duen ala ez.

menu
menu