Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IKASTEKO PARTIDUA

IKASTEKO BALIO IZAN DUEN PARTIDUA JOKATU ZUTEN TAKE USABALEKO JUBENILEK AURREKO LARUNBATEAN.

Larunbat goizean gogoz gerturatu ziren TAKE Usabaleko jokalariak kiroldegira Saskiaxular Donostiarren aurka jolastera. Partidu honetarako Juan eta Peña izan ziren konbokatu gabe geratu zirenak baina taldekideei animatzera gerturatu ziren.

Partidua intentsitate handiarekin hasi zuten tolosarrek eta aurtengo jokua den defentsa eta kontraerasoa egoki erabili zuten lehenengo laurdenean 11-10 bukatuz. Bigarren laurdena alde beretik joan zen bigarren laurdena 18-22 amaituz.

Bigarren zatian aldiz gauzak aldatu ziren, defentsan ahul eta erasoan ideia garbirik gabe. Momentu horietan burua erabili behar izaten da eta Tolosarrek ez zuten hori erakutsi, nahiz eta eraso batzuetan agi izpi bat erakutsi, baloia mugituz eta eraso sinple eta eraginkorrak eginez. Amaieran ezin izan zioten markagailuari buelta eman, azken emaitza 40-45 izanik.

Aste honetan liderraren aurka du taldeak. Partidu zaila, baina ez ezinezkoa, beraz astean zehar gogor entrenatu eta disfrutatzera.

1,2,3…TAKE

menu
menu