Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EASO OKELETXE – TAKE

Egutegian gorriz markatutako partidua jokatu zuten larunbat arratsaldean Tolosako gazteek.

Easo Okeletxe da sailkapenean lehen postuan dagoen taldea momentu honetan. Aurrez jolastutako partidetan tolosarrek ezin izan zuten garaipena lortu; gainera, alde nabariagatik galdu zituzten. Gauzak horrela, larunbateko partidura urduritasun puntu batekin iritsi ziren.
Partidua hasi baino lehen, TAKEkoek esan zutenez, talde honen aurkako aurreko partidetan konpetitu ez izana zen min gehien eman ziena. Hortaz, gogotsu, beste batzuetan ikusi ez zitzaien gogo bizi batekin kantxaratu ziren.
Eta baita lortu ere. Lehen laurden bikaina burutu zuten, erasoan ikaragarri eta defentsan oraindik eta hobeto, donostiarrak zer jolastu ez zekitela ibili baitziren. Pentsa, bigarren laurdenean 10 puntuko abantaila lortu zuten. Easokoek pixka bat estutu eta atsedenaldira, 27-30 markagailuarekin iritsi ziren.
Itxarotekoa zen donostiarren gorakada. Takekoak, beldurtu ez eta aurrera jarraitu zuten lanean. Tentsioa nabaria zen, puntu bat gora, behera… Saskibaloia izan zen nagusi kantxan. Azken jokaldietan, tolosarrak markagailuan azpitik izanda, berdinketa lortzeko jaurtiketa izan zuten, tamalez, sartu ez zena.
Urduritasunak jokoa baldintzatzen duten uneak hobeto lantzen ikasi beharra dute jokalariek. Hala ere, larunbatean erakutsitako jokoa errepikatuz gero, lidergora iristeko asko ez zaie faltako. Goraka doaz, merezi dute. Aupa mutilak! 1,2,3… TAKE!!
PD: Pentsa zein gogor entrenatzen duten, jokalarietako batzuk larunbat gauean parrandan ari zirela, zerbezak alde batera utzi eta fisikoa lantzeko ariketak egiten hasi zirela! Aupa zuek! Kar, kar, kar…

menu
menu