Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez zen junior nesken eguna izan.

Askatuak taldeak bere maila erakutsi zuen, eta erraz gailendu ziren TAKE Aralar Kirolak-eko nesken aurka.

Argi zuen taldeak, zein aurkari mota zuen aurrean larunbat honetan, Askatuak-eko neskek ez dute partidurik galdu bigarren fase honetan, eta ligak duen maila ikusita, ikusteko marka da hau. Aurkariak ipintzen zuen zailtasun maila gutxi ez balitz, Tolosarrek berriro bajekin aurpegiratzen zuten norgehiagoka, Leyre Jauregi eta Ainara hain zuzen ere.

Gertatzen da batzuetan, aurkaria beroketatik beldurra sartzen hasten dela, hau izan zen larunbat honetako kasua. TAKEkoek estiratzen genuen bitartean, Donostiarrek tiro saio ikusgarria burutzen zuten. Fisikoki ere beste maila batean zeudela ikusten zen beroketatik. Ez zen beraz egoera aproposena lehia aurpegiratzeko: aurkaria beldurgarria, bajak, altabozak etxean ahaztuta, … Hala ere gure neskek ez zuten intentziorik borrokatu gabe partidua emateko.

Beroketa on baten ondoren, norgehiagoka ondo hasi zuten TAKE-tarrek. Lehen minutuetan erasoan asmatu zuten,eta defentsan arauak betez norgehiagoka berdinduta hasi zen, lehen 5 minutuetan 6-7 markagailuan. Baino Tolosarren erresistentzia honaino iritsi zen. Etxekoak kontraerasoak burutzen hasi ziren, eta beraien jokalari altuak min handia egin zien TAKEkoei. Laurdena bukaeran, 15-9 Donostiarren alde.

Bigarren laurdenean gauzak ez ziren hobetu, kontrakoa baizik. Argi zegoen aurkariak maila handiago zuela, baino guk ez genituen gure arauak behar bezala bete. Balantze defentsibo kaxkarra, eta defentsako aldaratzea itxi gabe, ezinezkoa da partidu zailetan lehian mantentzea. Pena bat, ze erasoan gauzak ondo egin zituen taldeak. Beste behin aurkariak 2-3 zona erabiltzen zuen, eta gure neskek ez zuten gaizki mugitu baloia. Esaten dugun bezala, lan kaxkarra defentsan, eta atsedenaldira 17 puntuko desabantaila.

Atsedenalditik irteeran, erakutsi zuen talde honek beste behin, nortasun handiko multzoa dela. Zailtasunak ugari, baino borrokan jarraitzeko grina ere handia. Akatsak zuzendu, eta Askatuak-ekin nor baino nor lehiatzeko gai izan ziren. Laurdena 11-10 bukatu zen etxekoen alde, baino minutu hauetan erakutsi zuten gauzak ondo egin ezkero, edozein norgehiagokan aurpegia emateko gai direla.

Azken laurdenean, emaitza erabakita izanda, partiduak ez zuen istorio handirik izan, etxekoek beraien lana ondo egiten jarraitu zuten, eta Tolosakoei luzeegiak egin zitzaizkien 40 minutuak. Bukaerako emaitza 60-36 Donostiarren alde.

Argi dago, galtzearen arrazoi nagusia, aurkariaren maila handia izan zela, baino horrek ezin digu begietan zapia jarri. Onartu ezin ditugun akatsak ikusi ziren partiduan, zorionez, neska hauek beti erakutsi dute lanerako jarrera egokia, beraz astean zehar lanean jarraitzera hauek errepikatu ez daitezen.

Datorren larunbatean, berriro Donostian, berriro 16:00etan, eta berriro maila handiko aurkaria. Ez daukagu inongo zalantzarik emaitza ez dela berdina izango!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu