Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN SENDOA

OINTXE 58 - TAKE TOLOSA 77

Partidu zaila aurreikusten genuen jokatu aurretik, joaneko partiduan hiru puntugatik irabazi baitziguten Arrasatearrek eta beraien azkeneko emaitzak oso onak baitziren. Baina Take Tolosa momentu gozo batean dago eta partidua goitik behera dominatu genuen.
Hasieratik jarri ginen gogor lanean eta nahiz eta uztai azpian asko ez asmatu, lehen abantailak gureak ziren. Defentsan indartsu, errebotea ondo zaintzen gainera eta kontraerasoan primeran jokatuz. Atsedenaldira 5 puntu goitik bakarrik, baina partidua kontrolpean genuela sentitzen genuen.
Hirugarren laurdena ildo beretik joan zen, baina oraingoan odola usaitu genuen eta partidua erabakita uzteko nahian borrokatu genuen, eta baita lortu ere, gutxi gorabehera: 14 puntu gainetik bukatu genuen hirugarren laurden hau. Erasoan taldea primeran aritu zen eta defentsan sendo.
Azkeneko laurdenean adi atera ginen, arrasatearrak oso jaurtitzaile finak ditu eta, eta ez genuen nahi beraiek partiduan sartzea. Ondo manejatu genuen partiduaren denbora, eta azkenean merezitako garaipena ekarri genuen Tolosara.
Taldea denboraldiko momentu onenean dago, eta garrantzitsuena, disfrutatzen ikusten zaie jokalariei kantxaren gainean.
Aste honetan, Iñigo Orte, Eneko Madueño eta Nico Martinen lana azpimarratu nahi dut: beraien denboraldia nahiko goraberatsua izan da, eta beraien benetako jokoa ari dira kantxaratzen orain. Segi ildo beretik!!

Zorionak EKIPO!!!

1, 2, 3 TAKE!!!!!

menu
menu