Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu ona jokatu izanaren zaporea

Zapore onez bukatu zuten larunbatean gure kadeteek

Hirugarren aldiz denboraldi honetan CD Internacional taldearen aurka neurtzen ziren larunbat goizean, eta aurreko bi porroten pixua nahikoa ez balitz, partidurako Eddy, Lander, Jon Ander, Ander (partiduan minduta) eta Aitor I (erdigaixo) baja ziren partidurako.

Gauzak horrela, Manex, Oier eta Joanes infantilak joan ziren laguntzako asmoz. Partidua ez zen gaizki hasi, baina lehen laurden amaieran eta bigarrenaren hasieran jasotako 16-0eko partzialak gauzak aldapa gora uzten zituen.

Atsedenalditik bueltan gureek lanean jarraitu zuten, oso gutxi galtzeko eta irabazteko asko zutelarik. Beste behin partiduan sartzea lortu zuten bigarren zatian, baina beste behin jaurtiketa libreen marra erabakiorra gertatu zen, nahiz eta 7 puntuz irabazi hirugarren laurdena, 9 puntuz azpitik geratzen ginen laurden baten faltan, hirugarrenean 9 jaurtiketa libre kanpora bota ostean. Azken laurdenean, falta zen jendearen minutuak somatu ziren, nahi eta ezina izan zen, indarrak ez zuten erantzuten eta hauek kontzentrazio akatsak ekarri zituen. 12 puntuz azpitik amaitu zen apartidua.

Hala ere irakurketa oso positiboa izan zen. Saskiratutako erasoak, ondo landutakoak izan ziren eta merezimendu osoz eskuratutakoak izan ziren. Defentsan, ondo eutsi genion partiduari indarrak iraun zuten bitartean, eta amaieran sufritu zuten gehiago. Zorionak mutilak, zaila da horrelako partiduetan lan txukuna egitea eta lortu dezute.

Aste honetan Bergaratarrak izando dituzte bisitari Usabalen goizeko 9etan. Apirila bitartean jokatuko duten azken partidua. Gogoz aritu beharko dira garaipena eskuratu nahi badute. Gogor entrenatzera eta…1,2,3…TAKE!

menu
menu