Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Larunbat goizeko etxeko partiduan porrota

TAKE Iurre taberna 46-54 Erroibide Irun.

Beroketa intensoa burutu zuten tolosarrek, partidua irabazi nahi zela ikusten zen. Elkarri animatuz eta oso kontzentratuak. Lehen laurdenean hori ikusi zen behintzat: borroka, intentsitate handiko jokoa, izugarrizko defentsa, erasoan denak mugimenduan.... Laurden bikaina, urte guztiko jokorik onena egin zuten.

Bigarren laurdenean ere joko politta burutu zuten, defentsan ordea saskiratze errexak lortzen zituzten. Markagailuan aurretik zijoazten hala ere tolosarrak eta irundarrak zer egin etzekitela zebiltzan. Laurden bukaerako errebote arazoak gerturatu zituen irungoak baina hala ere partidua tolosarrentzat izango zela zirudien merezi zutelako.

Hirugarren laurdenetik aurrera ez zen jokorik ezta aktituderik eta ezta jokatzeko gogorik ere. Elkarrenganako errespetu faltak eta desesperazioak hasi ziren. Irundarrak hori ikusita beraien joko azkarrarekin hasi ziren eta hirugarren laurdenaren bukaeran aurretik ziren erraz kanpokoak.

Azken laurdena, esfortzuaren laurdena, gogoak berreskuratu eta irabazteko gogoak atera behar duen momentua, ezinezkoa. Bakoitzaren frustrazioak aurkariarekin pagatu eta hauek egurra eman zieten tolosako gazteei. Azken bi minutuetan saskiratze batzuei esker galdu zen 9gatik bestela emaitza desberdina izango zen.

Bakoitzarekiko errespetua lortzen denean eta ikasteko asko geratzen zaiela ikusten dutenean talde politta dela ikusiko dute. Bitartean lanean jarraitu beharrean gaude. 1,2,3 takeeeee

menu
menu