Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SENIOR NESKEN MEREZITAKO GARAIPENA

TAKE ARALAR KIROLAK 32 - MURKIL ZAST ZKE 26

Larunbatean senior neskek ratxa ona zekarren talde zarauztarraren aurka jokatu zuten Usabalen. Talde garrantzitsuen aurka garaipenak lortuak zituzten zarauztarrek eta final fourrean egoteko aukera gutxiak tolosan irabazi behar izatea suposatzen zien.
Bestalde tolosarrek, irabaztearen sentsazioak berreskuratu nahi zituzten.Partidua oso puntu gutxikoa izan zela ikusirik, argi dago, defentsan ongien aritu zen taldeak poltsikoratu zuela norgehiagoka. Tolosarrek konzentrazioa partidu osoan zehar mantentzea lortu zuten eta lehen laurdenetik markagailuan irekiriko zuloa mantentzea lortu zuten amaierararte.

Larunbatean, “gure ligako” beste norgehiagoka bat izango dute neskek. Oraingoan, igoera fasean estreinatu berri den Bera Bera Amara. Partidu zaila, gure taldeari berriro ere larunbatean erakutsiriko maila mantentzea eskatuko diona. Ea 2 partidu jarraian irabazteko aukera aprobetxatzen dugun.

1,2,3… XUSTA!!!

menu
menu