Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zorioneko bidea

Oiartzuarren aurka nagusitu egin zen Take Uzturre

Joan den larunbatean, 12:15etan jokatu zen partida Oiartzungo polikiroldegian. Aurkari zuzena zuten aurrean gure neskek, joaneko partidan 10 puntuko aldearekin irabazi ondoren, hortzak zorroztuta azaldu ziren oiartzuarrak kantxara. Lehenengo minututik gogor eta tinko ekin zioten lanari gure neskek. Oso kontzentratuta hasi ziren lanean eta presio estu baten ostean, aski errentarekin hasi zuten 2.laurdena. Aurkariek zonakako defentsa, presioa...denetik egiten saiatu ziren baina ez zuten lortu gure talde tolosarra geratzea.

Atsedenaldira 10 puntuko errentarekin joan ziren Take Uzturreko neskak. 3.zatian taldeak une batez besoak jetsi zituen eta saskiratu ezinik ibili ziren minutu batzuetan. Hutsarte baten ostean, indarrak errekuperatu, ideiak antolatu eta berriro lanera irten ziren gogotsu, umil, bezain jator. Handik aurrera, astean zeharreko helburuak borobiltzen aritu ziren gure neskak, entrenatzaile eta ikusleen gozamenerako.

Azken emaitza 29-46koa izan zen. Entrenatzaileek eskertu behar dute, Jasone eta Oihaneren borondate eta lan itzela. Baita taldeak hartu duen talde izaera eta jarrera baloratu eta goraipatu ere. Oso fin ari dira lanean eta beraien buruak harritzeko moduko eboluzioa egiten ari dira. Aupa neskak!!! Segi bide horretan!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu