Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAILA DA IRABAZTEA KONTZENTRAZIOA FALTA DENEAN

TAKE Aralar kirolak 19- Cafes Aitona Askatuak 50

Oraingoan Take Aralar Kirolakeko kadete neskek Donostiko Askatuak taldea zuten bixitan larunbatean goizeko 10:30etan. Ez dakit Tolosako neskak oraindik esnatu berri zeudelako edo burua beste nonbait zutelako baina ia partidu osoan kontzentrazio falta handia sumatu genuen bi entrenatzaileok. Eta nahiz eta behin baino gehiagotan esan Tolosakoak ez ziren espabilatzen....

Partidua nahiko kaxkar hasi zuten baina Donostiarrek saskiaren aurrean ez zuten asko asmatzen (guk ere ez) eta honek markagailuan aldea ez hain haundia izatea zekarren.

Atsedenaldira Tolosakoak 7 punturekin eta Donostiakoak 19 punturekin iritsi ziren. Lehen esan bezela, aldea handiagoa izango zen Donostiarrek huts egindako saskiraketak sartu izan balituzte.
Azkenengo bi laurdenetan Askatuakekoak zonan jarri ziren baina Tolosakoek baloia ondo mugitu zuten (nahiz eta oraindik pasea asko hobetzeko daukaten...)Defentsan aurreko zatietan bezala despistaturik ibili ziren eta erreboteak hartu ezinik. Partidua Take Aralak Kirolak 19- Askatuak 50 amaitu zen.
Hobekuntzak ikusten ditugu baina oraindik gauzak hobetzeko daude eta horretarako gogor entrenatzen jarraitu behar dugu. Bide honetik goaz neskakk!!Eta amaitzeko, eskerrikasko infantiletatik laguntzera etorri ziren 3 jokalariei: Aiora, Garoa eta Saioari.

Aupa Nexkak!!! 1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu