Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goiz goizetan erdi lo!

TAKE Oria elektrizitatea 46- Soraluce Bergara 45

Ez ohiko ordutegian jokatu zuten kadete mutilek pasa den larunbatean. Goizeko bederatzietan zuten partidua eta honek kantxara erdi lo ateratzea eragin zien. Ondo dakigu taldeak gauza on ugari egiten dituela %100ean daudenean, baina erdizka aritzen garenean, gabeziak azaleratzen dira eta ondorioz muturrekoak jasotzen ditugu.

Lehen laurdena Bergararrentzat izan zen, esan bezala, erdi lo atera eta defentsan zuloak nabarmenak izan ziren. Bigarren aukera asko eskaini ondoren atzetik ziren markagailuan gurean.

Bigarren laurdenean, hortzak estutu zituzten defentsan eta markagailuari buelta ematea lortu zuten atsedenaldira 2 puntuko aldearekin iristeko. Erasoan txukun ibili ziren, saskia ondo erasotuz eta jaurtiketa onak edo faltak eskuratzen zituzten behin eta berriro.

Azken bi laurdenak, ez ziren inoiz ikusitako erakargarrienak izan, puntu gutxi eta akats asko bi taldeen partetik, baino aspaldiko partez taldea bajarik gabe zegoen eta denen artean borrokatuz, garaipena eskuratu zuten.

Aipatzekoa, jaurtiketa libreetan izandako hobekuntza %53a saskiratu baitzituzten, badoaz pixkanaka garrantzia ematen arlo honi ere, eta aste honetan berebiziko garrantzia izan dutela ikusteko aukera izan dute, puntu bakar batez irabazitako partiduan aurkariek 23/5 jaurtiketa libre saskiratu zituzten eta gureek 21/11.

Zorionak beraz mutilak! Hilabete oso bat orain hurrengo partiduaren aurretik, denbora asko gauza berriak ikasteko eta denboraldiaren azken txanpari gogor eusteko. Apirilaren 10ean izango da hurrungo partidua. Ordurarte ondo izan eta….1,2,3…TAKE!!!

menu
menu