Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Laugarrena jarrain Taketarrentzat

Tolosarrek garaipena lortu zuten Zarautzen aurka etxean.

Zarautz zuten larunbatean aurkari gure mutilek. Joaneako partiduan galdu ondoren eta Iñigo Orte eta Unai Goyaren baja garrantzitsuak kontutan edukita lana egitea besterik ez zen gelditzen. Eta hala izan zen, TAKEtarrak azken partiduetan bezala oso kontzentratuta irten ziren kantxara eta gauzak bere lekuan jarri zituzten azken jardunaldietako martxa ona erakutsiz. Lehen zatian 15 puntuko aldea izatea ere lortu zuten, baina 2. Laurdenaren bukaeran gure mutilek txakalaldi garrantzitsu bat izan zuten 33-30 iritsiz atsedenaldira.

Gasolina faltan edukiko zutenaren ihimintzioa ematen zuen. Baino segituan erakutsi zuten tolosarrek gasolina asko gelditzen zitzaiela barnean eta atsedenaldiaren bueltan gauzak bere lekuan jarri zituzten. Hemendik aurrera jokalari kopuru txikia zela eta faltetatik ondo babestea zen lana, bukaeran sorpresarik ez edukitzeko. TAKEtarrek bikain egin zuten eta garaipena etxean gelditu zen bukaeran estutasunik jasan gabe. Bukaeran 65-50.

Esan beharra dago talde osoaren garaipena izan zela honako hau 8 jokalarirekin jolastu baizuten partidua, nabarmentzekoa izan zen Niko Martinen defentsa izugarria kanpotarren jokalari erreferentearen aurka.

Hurrengo astean Takek Baskonia jasoko du etxean, ea joko eta bolada onak jarraitzen duen, horrela entrenatzen jarraituz gero ziur gaude baietz..

menu
menu