Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INDARRAREN ETA LANAREN SARIA

TAKE TOLOSA 61 - BASKONIA 42

Baskonia liderra bisitari zen Usabalen, porrot bakarrarekin Euskal Ligako bigarren fase honetan, baina Takeko taldea indartsu ari da azkenaldian eta jokalariak bere benetako maila ari dira erakusten.
Partidua nahiko parekatuta hasi zen, bi taldeak nor baino nor beraien indarrak neurtzen. Defentsak erasoei nagusitu zitzaizkien lehen zati honetan, eta markagailua estu joan zen lehenengo 20 minutuetan. Atsedenaldira, gasteiztarrak 3 puntuko aldearekin joan ziren, baina Takeko jokalariek gauza gehiago zituzten eskaintzeko kantxa gainean.
Takeren bigarren hogei minutuak denbora batean gogoratzekoak izan ziren. Defentsa itzela egin zuten, lehenengo eta bigarren laguntza guztietara iristen ziren, erreboteko lana ere ederki eginez, denbora guztian komunikazioa zegoen kantxa gainean...gasteiztarrek ez zekiten zer egin defentsa sendo hori hausteko eta arazo ugari izan zituzten puntuak lortzeko.
Defentsako lan onari esker, erasoan eroso ibili ziren tolosarrak. Oreka zegoen barruko eta kanpoko jokoaren artean, aukera onenak bilatzen ziren, eta talde batek horrela jokatzen duenean, normalean, emaitzak onak izaten dira. Kontraerasotan ere azkar, puntu errexak pilatzen, eta partidua guztiz hautsita utzi zuten Taketarrek. Hirugarren laurdenean 12 gora, eta partidu bukaeran 19 gora.
Unai Goya kapitainaren eta Iker Garmendiaren lana azpimarratu behar dira. Unaiek taldea bere gain eraman zuen defentsako lanetan, eta taldeak lasai jokatzen du bere kapitaina kantxan dagoenean. Ikerren kasua desberdina da, fisikoki oraindik ez dago bere taldekideen mailan eta asko kostatzen ari zaio kategoriara egokitzea, baina mirestekoa da lana egiteko eta beti irrifartsu egoteko daukan ahalmena. Laister edo beranduago zure garaia iritsiko da Iker, eta saskibaloiaz bere osotasunean gozatzeko aukera edukiko dezu: ez etsi, eutsi!!!!
Bi jardunaldi geratzen dira Euskal Ligako bigarren fase hau bukatzeko, orain taldeak merezitako oporrak hartuko ditu, bueltan pilak berriro kargatzeko eta gogor bukatzeko.

1, 2, 3, TAKE!!!

menu
menu