Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTERO HOBETUZ

Bera Bera DBN-ren aurka galdu arren, sentsazio onak izan zituzten errendimenduko kadete neskek.

Arriskutsua izan zitekeen igande goizean jolastea, ordutegi horretan normalean taldeak egin izan dituen neurketak gogora ekarriz, baina oraingoan taldea bere maila onenetik oso gertu egon zen partiduaren zati handi batean, Donostian jokatu zen partidan.

Hasiera oso ona izan zuen talde Tolosarrak: defentsan kontzentratuta eta presiotik oso ondo irteten. Gainera, hainbat baloi lapurtzea lortu zuten, lehen laurden amaierara berdinketarekin iritsiz.Taldea gustura zegoen kantxan eta saskibaloi ona egiten ari zen, baina tamalez ohikoak diren presak eta despisteak agertu ziren orduan, etxekoen presioa gainditzea ezinezkoa egin zutenak. Hurrengo 15 minutuetan partzial handia jaso zuten neskek, pase txarrak, presak eta erabaki okerrak zirela medio.

Baina, azkenean, erreakzionatu zuen taldeak eta bere onera itzuli zen, berriz ere pentxatzen eta erabaki onak hartzen. Horrela, partidua bukatu arte maila ona emanaz lehiatu ziren TAKEkoak, baloi mugimendu ona eta talde lana erakutsiaz.

Entrenatzaileok komunikazioa eskatu genien partida hastear zegoela, eta pozgarria izan zen partida guztian (minutu on eta txarretan) jokalariak inplikatuta eta elkarri laguntzen ikustea, horrek edozein emaitza baino gehiago balio du. Bestalde, nabarmentzekoa da 5x5ko jokoa ezinhobea izan zela 40 minutuetan, bai erasoan bai defentsan. Kontraerasoan jasotako puntu guztiengatik izan ez balitz, garaipenarengatik borrokatzeko maila eman zuen taldeak.

Beste aste batez, taldea hobeto jokatzen ari da; orain lanean jarraitzera, hobekuntza handiagoa izan dadin!

1,2,3…TAKE!

menu
menu