Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BESTE GARAIPEN BAT GEHITZEKO

TAKE Uzturre 54- ZAST 2001 ZKE 28

Partidu politta zeukaten aurretik oraingo honetan gure Take Uzturreko neskek. Erronka larunbateko goizeko 10:30tan zen Zarautzen aurka. Bazekiten zer nolako partida egokitzen zitzaien jokatzea, 2-3 zonaren aurka 40 minutuz, baina oso ondo erantzun zien honi gure nexkek.

Lehenengo zatitik hasi ziren Taketarrak beraien jokua zein zen erakusten. Baloiak lapurtuz, joko azkarra eta kontraeraso ugari, beraien gustuko jokoa. Tolosarrak ere lehen minututik hasi ziren presioa egiten, eta ondo gainera. Nahiz eta errebotean apur bat huts egin, erasoak konpentxatzen zuen. Bigarren zatia halamoduz joan zen.

Hirugarren zatian partidua irabazita zegoela erritmoa jaisten hasi ziren gure nexkak, eta horrela desberdintasuna gutxituz joan zen. Hau ikusita paseak hobetuz joan ziren, baloi galduak gutxituz eta saskiratzeak errazago sartzen zirela ematen zuen. Bukaerako emaitza 54-28-koa izan zen.

Zoriontzekoa da Take Uzturreko nexkak azken asteetan egiten ari diren entrenamendu onak eta horrek partiduetan islatzen dituzen emaitzak. Ea horrela jarraitzen duzuen nexkak!

1,2,3 TAKEEEE!!!!!!!!!!

menu
menu