Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDUEK 40 MINUTU DITUZTENEAN…

Larunbatean Takeko neskek Azpeitiarren aurka jokatu zuten partidan azken emaitza 27-48koa izan zen Azpeitiarren alde.

Aurreko astean egindako lan onarekin joan ginen usabalera. Ohikoa ez den orduan jolasteak besteetan baino beroketa luzeagoa egitea eragin zuen. Horrela, hainbat jolas eta ariketa eginda, partidua hasi zen.

Gureak serio zeuden partidan, defentsako laguntzak, kontraeraso azkarrak… Minutu batzuk pasa ziren eta Tolosarrak markagailuan zenbait puntuko aldea zutenez, entrenatzaile azpeitiarrak partidua gelditzea erabaki zuen. Hortik aurrera, partidua aldatzen joan zen. Beraien intentsitatea, eta erasoko maila igo egin zen. Lehen 20 minutuetan, gure nesken lana ona izan zen eta horrela, nahiko parekatuta iritsi ginen atsedenaldira: 16-19.

3.laurdena hastear, kontziente ginen partidua aurrera ateratzeko egin beharreko lanaz. Horregatik, neskak gauzak ondo egiteko gogoz kantxaratu ziren. Baina, partidua beste bat izan zen. Tolosarrek defentsa eta intentsitatea jaitsi zituzten. Gainera, Jasoneren bosgarren falta oso garaiz iritsi zen eta partiduan zehar nabaritu zen. Horrela, Azpeitiarrak bigarren zatiaren jaun eta jabe izan ziren eta ezin irabazi…

Aste santuetan zailagoa izan ohi den arren, lanean jarraituko dute gure neskek. Horrela denboraldiko azken txanpari indarrez eutsiko diogu. Aupa neskak! Eman egurra eta azken txanpan iritsiko dira emaitzak!!

1,2,3… TAKE!!!!!

menu
menu