Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste porrot bat TAKE Orbelarentzat

Denboraldia amaierara iristen ari da eta taldeak indarrak justu antzean dituela nabarmen geratu zen, taldeko 6 jokalari eta bi jubenilekin joan ziren.

Donostian jokatzen zuten 4. sailkatuaren aurka, bazekiten ez zela partida erraza izango, baina hala ere aurkariari aurre egiteko prest kantxaratu ziren mutilak. Zonakako defentsaren aldeko apustua egin zuen entrenatzaileak eta bazirudien erabaki honek errebotea eta aurkarien barneraketak gelditzea ekarriko zuela baina justu kontrakoa gertatu zen. Kontraeraso azkarrak atera zituzten donostiarrek eta konturatzerako markagailuan 10 puntuko desabantaila zegoen.

Ikusita gauzak ez zirela ateratzen nahi bezala defentsa aldatu eta banan banako defentsaren alde egin zuten, honek bere fruituak eman zituen, honi lotuta erasoan izandako portzentaje onek atsedenaldira 3 puntuko desabantaila batekin iristea bideratu zuen.

Atsedenalditik bueltan taldeak ez zuen behar adinako grinarik erakutsi eta tita batean aurkariek ihes egin zieten markagailuan. Hemendik aurrera joan etorriko partidu bat bihurtu zen eta joko horretan tolosarrek galtzeko guztiak zituzten. Azken emaitza 71-50.

Ezin partiduko anekdota kontatu gabe utzi, lehen aldia da jokalari bati 7 falta adierazi eta oraindik jokatzeko aukera edukitzea, hori bai 8.a egin zuenean jada ez zioten gehiago jokatzen utzi. Egunen batean Gorkak kontatuko digu zein den sekretua. jajaja

menu
menu