Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GERTU… BAINO ORAINDIK EZ.

TAKE ARALAR KIROLAK 46 – BERA BERA GROS 55.

Taldeak denboraldi honetako azken partidua jokatu zuen larunbatean Usabalen. Aurkaria, Donostiako BERA BERA GROS, final fourrean sartzeko borrokan dabilen taldea.

Esan ohi den bezela, taldeak, gure ligako talde “handietariko” bati irabazteko azken kartutxoak erre nahi zituen eta nahi ditu denboraldi amaiera honetan. Norgehiagokari bikain ekin zion taldeak, donostiarrak estutuz defentsan eta erasoan saskiratze landuak lortuz. Amesteko abantaila ere ireki zen markagailuan, nahiz eta jakin partidua hasi besterik ez zela egin eta aurrean horrelako partiduetan esperientzia duen talde bat zutela.

Poliki-poliki, donostiarrak ere, beraien maila erakusten hasi ziren eta bigarren laurden polita ikusi ahal izan zen Usabalen, atsedenaldira oraindik dena erabakitzeko zegoela iritsiaz. Sinisteko momentua zen, aurkari handi bati gailentzeaz amesteko momentua. Azken finean, guk “hor” ere egon nahi eta ahal dugula erakusteko momentua.

Bainan azkenean ez zen posible izan. Talde donostiarrak asko zuen jokoan, erantzunkizuna hartzen duten jokalari arriskutsuak dituzte eta hirugarren laurden hasiera on batean oinarriturik, gure neskentzat ezinezkoa izango zen aldea ireki zuten. Taldeak burua defentsan zuen eta erasotzeaz ahaztu zen.Taldeak borrokan jarraitu zuen arren markagailuan gerturatzea lortzen zen guztietan, donostiarrek hirukoekin erantzuten zuten, partiduaren momento erabakiorrak kudeatzen dakien taldea direla erakutsiz.

Larunbatean bai, taldeak denboraldiko azken norgehiagoka jokatuko du Hondarribin, liga lehen postuan amaituko duen EXPRESS HONDARRIBIA IKASBASKETen aurka. Taldeak ez du esperantza galtzen geratzen zaigun azken kartutxo honi etekina ateratzeko. Ea ala den.

1,2,3 … XUSTA!!!!

menu
menu