Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goarren agur gutuna

Denboraldi honen amaieran agur esango dio bere jokalari ibilbideari



Saskibaloi maitea:

Urte asko pasa dira lehen saskiratzeak lortu eta baloiarekin lehen boteak eman nituenetik, praktika ordu asko, partida ugari, zelai ezberdin pila, aurkari eta entrenatzaile ezberdinak, taldekide bikainak, zaletuak,..., jokalari bezala aritzeko irekitako atea ixtea erabaki dut. Gozamenerako eta nire pasioarekin jarraitzeko dituzun beste bide batzuei ateak irekitzeko garaiari ekingo diot horrekin batera. Saskibaloia betidanik izan da, da eta izango da, bizitzeko modu bat.

Eskerrak eman nahiko nizkieke zurekin izandako bidai eder honetan lagundu nauten guztiei, bizitzak aurrera darrai eta saskibaloi zelaietan elkar ikusiko dugu, zalantzarik gabe.

Ez dut uste jokalari bezala faltan botako zaitudanik, lehiatu dut eta eman dizut eman beharreko guztia zentzu horretan. Ez dut ezer gorde niretzat, nire bizitza, pasioa eta konpromisoa zuretzat izan dira ia osorik.

A ze oroitzapenak argazkiko txapel honekin: 2004. urtean belauna txikitu zenidan Zarautzen, a ze miña, a ze sufrimendua, baina bost urte beranduago, belarrira xuxurlatu zenidan hara bueltatzeko eta garaipen haundi bat oparitu ere.

Hemendik aurrera, erakartzen eta kitzikatzen nauen beste egoera edo leku batetik biziko zaitut. Talde baten ardura hartzearekin batera, talde hau konbentzitu eta gauza garrantzitsuak egiteko ideiak asko eszitatzen nau, nire ideiak transmititzeak, taldea gestionatzeak eta kirol honen bitartez ikasi-irakatsi prozesuan egoteak. Lan berezia zara, diruarekin loturik ez dagoena, ezta ere kontratuekin edota arrakasta edo porrotarekin. Sentimendu kontua da, zure taldea eta kluba zure bizitzaren parte sentitzea, zure helburu bera duen pertsona talde batekin identifikatzea, emozioz, bizipenez eta esperientziez jositako lan bat izatea. Saskibaloia, pozik handienekin edota frustraziorik sakonenekin bizitzea da, hau dena, lan oso gutxik eskaintzen duten intentsitate batekin bizituaz.

Beti zurekin,

menu
menu