Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egun txarrena

TAKE Aralar Kirolak taldeak, porrot oso mingarria jaso zuen Easo taldearen aurka

Aldez aurretik bazekien taldeak, igande honetakoa norgehiagoka zaila izango zela. Aurkaria, ligan liderra den Easo, talde luzea eta kalitate handikoa, gainera Final Four-eko txartela ziurtatzeko borrokan murgilduta dagoena. Partidurako Ainhoa Lakunzaren baja zuen taldeak (ea laster kantxan bueltan dugun), eta beste behin, Maddi eta Leire Amondarain kadeteak laguntzeko prest ziren.

Gauzak horrela, nabaria zen optimismo falta norgehiagoka hasi aurretik, baino zetorrena inork ez zuen aurreikusi …

Lehen segundoetan jada ikusi genuen norgehiagoka osoaren erakusgarri izango zen jokaldia. Lehen erasoan baloia galdu, eta kontraeraso erraza Donostiarrentzat. 40 minutuetan zehar errepikatuko zen egoera. Easoko neskek, kantxa osoan presionatzen zuten, eta igande honetan, inongo momentutan ez zuten lortu Tolosarrek presio hau gainditzea, ezta ere 3 pase jarraian ematea erasoan. Baloi galduak behin eta berriro gertatzen ziren, eta balantze defentsiboa, ez zen behin ere ez ikusi.

Honi, Donostiako nesken kalitatea gehituta, gertatu zitekeen bakarra gertatu zen, jipoi galanta. Atsedenaldira abantaila 30 puntukoa zen, eta bigarren zatian hau ez zen handitu besterik egin. Erreflexionatzeko norgehiagoka dudarik gabe.

Hemendik, beti goraipatu dugu, neska talde honen jarrera, bai entrenoetan, bai partiduetan. Batzuetan aurkaria baino gehiago izango da taldea, eta beste batzuetan ez, baino borrokatzeko gogoa beti erakutsi izan du taldeak. Igande honetan guztiz kontrakoa izan zen, burumakur lehenengo minututik, situazioari buelta emateko gogoa erakutsi gabe, eta kantxan gertatzen ari zena axola ez zitzaienaren sentsazioa. Pena bat horrelako goiza igarotzea. Beti esaten dugu,emaitza gutxienekoa dela, eta horri esker, taldeak ondo egin du lana beti, igande honetan mezua ez da aldatzen. Emaitza gutxienekoa da, kantxan erakutsitako jarrera tamalgarria izan zen larriena.

Ezin ordea bakarrik jokalariez hitz egin. Entrenatzaileek beti egin behar dugu auto-kritika, eta igande honetakoa gogorra izan zen hau idazten duenarentzat. Gure lana (beste betebehar batzuen artean), jokalariak 40 minutuz motibatuta mantentzea da, eta igande honetan lan hau ez nuen bete (orain dela ez asko, honi buruz txarla eta guzti eman eta gero…). Bigarren zatian zehar edukitako jarrera, ez da entrenatzaile batek izan behar duena, beraz, hemendik jokalariei barkamena eskatu, eta errepikatuko ez denaren promesa bota ere bai.

Saskibaloian, bizitzan bezala, behin eta berriro eroriko gara, hori gutxienekoa da. Garrantzitsua dena, altxa, eta egindako akatsez ikastea da. Dickens-ek esan zuen bezala, “Cada derrota nos enseña una lección, que necesitábamos aprender”. Hau da beraz orain taldearen helburua. Bakoitzak hausnarketa egin, eta inoiz baino indartsuago buelta eman egoerari. Ziur gaude, taldea gai izango garela erronka hau betetzeko! Beti izan bait gara!

Aupa neskak! Denon arten lortuko dugu, denboraldiari merezi duen amaiera ematea! 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu