Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TOLOSA 61 - TABIRAKO 51

Garaipen ederra larunbatean kadete mutilena.

Hil ala biziko partidua zen tolosarrentzat eta durangokoentzat: irabazten zuen taldeak Euskal Ligako tokia mantentzen zuen datorren urtera begira, eta galtzen zuenak ez. Presioa denontzat.
Urduritasuna, estresa, burua hotz edukitzea, zaletuen presioa...bariable guzti hauek hoberen menperatzen zituen taldeak aterako zuen partidua aurrera. Kadete mailako jokalariak ez daude ohituta, orokorrean, baldintza horietan konpetitzera; ez baita batere erraza gauza horiek menperatzea. Baina oso ondo datoz horrelako partiduak jokalarien garapena sustatzeko.
Partidua nahiko motel hasi zen, defentsek menperatzen zuten erasoko jokoa. Partidu itxia eta gogorra lehen bi laurdenetakoa. Tolosarrak 4 behera aldageletara, baina jakinda partidua landu egin beharra zegoela. Bigarren zatiak hobeagoak izaten dira beti guretzat, erasoko taktika eroso baten mugitzen bait gara, eta defentsako intentsitatea igotzen dugulako. Hirugarren laurdeneko lehenengo 5 minutuetan partzial on bat sartzea lortu genuen, eta hortik aurrera 6-8 puntuko aldearekin mugitu ginen partidu bukaerarte. Azkenean 10 gora eta justizi osoz irabazitako partidua.
Saskibaloia ondo portatu da taldearekin azkeneko hilabeteetan...denboraldiko lehen hilabeteetan astindu ederrak eman bait zizkigun. Baina astindu horiek, lekzioak izan dira eta oso ondo etorri zaizkio taldeari egunero hazten joateko.
Izugarrizko lana egin du taldeak abuztutik apirila arte, burua jaitsi gabe, eta Take-ko beste taldeei zein bide segitu behar den ere erakutsi die. TALDE HONEKIN...AL FIN DEL MUNDO!!!!!

ZORIONAK MUTILAK BURUTU DEZUEN DENBORALDI PUSKAGATIK!!!: Julen B., Iker, Ekain, Julen Z., Nico, Orte, Markel, Madu, Unai eta Goya kapitain bezela!!!

Baina gogor segitu behar da lanean, beti daude hobetzeko gauzak eta!!!

1, 2, 3, TAKE!!!!!

menu
menu