Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

20 minutuko partidua

TAKE Txindoki txiki 18- CD Internacional 27

Aurkariak ezagunak genituen oraingoan, CD Internacional-en aurka jokatzea egokitzen baitzitzaigun. Etxean jokatzen genuen, kantxa-faktorea gure alde hortaz, eta lehen laurdenean gure abantaila eta jokaldi guztiei probetxua ateratzen jakin zuten gure neskek, gure aldeko 6 puntuko diferentzia lortu baigenuen. Bigarren laurdenean berriz kanpoko taldeak antolakuntza hobetu eta partidua berdintzea lortu zuen, atsedenaldirako puntu bateko abantaila lortuz.

11-12 markagailuarekin hasi zen bigarren zatia, partidu berdinduek izan ohi duten tentsiozko giroa airean. Atsedenetik bueltan ordea, etxeko taldeak ez zuen jakin jokoaren baldintzetara egokitzen eta aurkariek horixe bera baliatu zuten markagailuko aldea handitzeko. Azken laurdena berriz ere borrokatua izan zen eta amaierako hamar minutuak etxeko taldeak irabazi zituen, hala ere, hirugarren laurdenean aurkariak puntu abantaila handiagoa lortuta ez ginen gai izan hura berdintzeko.

18-27 markagailuarekin iritsi zen jokoa bere amaierara, baina bai entrenatzaile eta bai jokalariak gustora geratu ziren eginiko lanarekin. Aste honetan talde beraren aurka jokatzea egokitzen zaigu, Donostian oraingoan, borrokatzeko gosez joango garela esatea besterik ez zaigu falta, hortaz, animo neskak!
1,2,3...TAKE!

menu
menu