Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITU BEHAR DA

Igande goizean jolastu zuten partida infantil neskek. Bera Beraren aurkako azken emaitza 44-21 izan zen.

Esan den moduan, igande goizean joan ginen Donostia aldera. Entrenatzaileen huts baten ondorioz, joan behar ez genuen kiroldegira joan ginen. Donostitik buelta batzuk eman ondoren iritsi ginen kiroldegira. Denbora falta zela eta, beroketa inprobisatu eta azkar bat egin genuen, eta partidua hasi zen.

Lehen laurdenetik, donostiarrek duten defentsa gogorra nabaria izan zen. Baina gure jokalariak saiatu ziren eta etxean baino finago egon ziren erasoan. Defentsan ordea, “txispa” falta nabari zen eta beraiek ere saskiratze errazak lortzen zituzten.

Horrela, atsedenaldira markagailuan atzetik iritsi ginen. Atzean lan gehiago behar genuela esan eta erreakzio txiki bat iritsi zen. Pare bat baloi lapurtu eta markagailuko aldea murriztu genuen. Baina beraiek segituan erritmoa igo eta partidua erabaki zuten .

Donostiarrek momentu oro partidua kontrolpean eduki zutela esan daiteke. Baina etxean jolastutako partidatik aldea nabaritzen da. Lanean jarraitzen dugu zailtasun eta emaitza guztien gainetik! Aupa neskak, azken txanpa gogoz hartuko dugu!!

1,2,3… TAKE!!!!

menu
menu