Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar Kirolak ezinean Hondarribiko nesken aurka

TAKE-ko junior neskek, Carnicas San marcial taldearen aurka galdu egin dute kanporaketa honen bi norgehiagoketan

Denboraldia bukatzeko joan eta etorriko kanporaketa jokatzea egokitu zaio TAKE Aralar Kirolak taldeari. Denboraldi hasierako ligaxkan batera jokatu zuten, eta Hondarribikoek lehen postuan bukatu zuten. Beraz, bazekiten gure juniorrek norgehiagoka zailak izango zirela.

Taldeak ez zituen lehia hauek egoera onenean aurpegiratu, Hondarribian jokatutako norgehiagokan, Leire Amonarriz, Onintza eta Ainarak ezin izan zuten jokatu, eta partidu erdian, Leyre Jauregik beste behin lesioa sufritu zuen, aipatzekoa jasan behar izan dituen gora behera ugarien arren Leyrek erakutsitako gogoa eta maila denboraldiaren zehar, zorionak!. Gauzak horrela, partidutik kanpo zirudien taldeak, atsedenaldira desabantaila 25 puntukoa zen, eta sentsazioak txarrak. Hala ere, atsedenalditik bueltan, taldeak nortasun handia erakutsi zuen eta azken 20 minutuak borrokatuak izan ziren, nahiz eta norgehiagoka erraz galdu.

Larunbat honetan, bueltako partidua jokatzen zen, eta animoak desberdinak ziren. Tamalez Leire Amonarriz berriro baja izan zen, baino beste 8 jokalariak borrokatzeko prest zeuden. Beroketatik gogoak nabarmenak ziren, nahiz eta baten batek taberna erdian zegoela pentsatu. Laster ikusi zen gure neskak borrokatzeko gogoekin zeudela larunbat honetan. Lehen bi laurdenetan, taldeko jokalari guztiak gogor aritu ziren, eta Hondarribiko nesken mailan lehiatzea lortu zuten, atsedenaldira 6 behera baino sentsazio onak.

Hirugarren laurdena ederki hasi zuten gure neskek, markagailuan puntu batera soilik ipintzea lortuz. Baino azken 15 minutuetan, Hondarribikoak nagusitu ziren argi eta garbi. Esan beharra dago, markagailuan berriro aldea hartu zutela, kalitatezko saskiratze batzuei esker, kanpotik ere erraz lortuz puntuak, nahiz eta Tolosarrek lan ona egin defentsan. Hala ere, behin ikusita aurkaria nagusi zela, taldeak besoak jaitsi zituen, eta bukaeran garaipena erraz lortu zuten Hondarribikoek.

Pena bat, denboraldia bukatu ez izana garaipenak ematen duen sentsazio onekin, baino horrek gure neskek egindako lana, ezin du estali. Beste behin errendimenduko ligan aritu dira, eta denboraldi ia osoan zehar, aurpegia eman dute aurkari gogorren aurka, pare bat norgehiagoka txar alde batera utzita, beti lehiatu izan dute, gogoak eta nortasuna arma nagusi bezala. Partidu ostean, taldeak batera bazkaltzeaz disfrutatu zuen,janari goxoa, musika, konpainia atsegina… gozada bat!

Denboraldian zehar sufritutako lesioek eta jende gutxiko entrenamenduak izan dira atal negatiboa, ez baitigute utzi lana behar bezala egiten.

Baino askoz gehiago izan dira berri onak txarrak baino. Jokalariek beti izan dute lanerako jarrera egokia, taldeak saskibaloiaz eta multzoaz disfrutatu duela nabaria izan da, eta denon arteko giroa orokorrean ezin hobea izan da. Zorionak beraz neskak, baita ere taldearen parte izan diren kadeteei, beraien laguntza oso aberasgarria izan baita.

Pertsonalki, eskerrak eman jokalari guztiei, eta Nerea-ri, beste behin urte zoragarri bat izan baita zuen konpainiari esker. Ezin agurtu aipatu gabe hiru urtez zehar nirekin taldekidek izan diren neskak, Onintza, Ainhoa, Leire, Ainara, Laia, Lide, Alaitz eta Jone. Mila esker zortziei hiru urte hauengatik, asko jaso baitut zuengandik!

Nahiz eta lehiaketa garaia bukatu, oraindik geratzen zaigu denbora saskibaloiaz gozatzeko, beraz, aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu