Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtean zeharreko urratsak ikusiz

TAKE Ernioko neskek, denboraldiko bigarren garaipena eskaratu zuten, Bera Bera Albistur taldearen aurkakoan

Entrenamenduetan aurrerapausoa emanez gero, jokoan eta partiduetan antzeman egiten da. Urtean zehar, bat baino gehiago izan dira gure infantil neskek eman dituzten aurrerapausoak. Lehiatzen zuten ligan ordea, urrats horiek garaipen bilakatzea benetan lan zaila zen. Aurkarien maila handia izan da urte guztian zehar eta joko maila oneko minutuak jokatu badituzte ere, pasa den asteburura arte, partida bakarra zuten irabazia gure neskek.
Igandean Usabalen jokaturiko partidako lehen minutuak ikusita, ez zirudien bigarren garaipena iritsiko zenik. Lehen minutuetan, gure neskek buruz buruko defentsa, bakarkako defentsa bilakatu zuten, hau da, bakoitzak bereari soilik erreparatzen zion eta ondokoaren erasotzailea, hor konpon! Hori dela eta, aurkariek blokeo zuzenekin eta mozketa ugarirekin saskiratze erraz batzuk lortu zituzten markagailuan 6-2 aurreratzeko.
Bakarkako defentsa ahaztu eta taldekako defentsara itzultzea aski izan zuten gure neskek markagailua iraultzeko. Laguntzetara adi egonik, baloi dezente lapurtu zituzten eta kontraerasoan atera ahal izan zuten (zelai osoan jokatze zuten arren, ez zuten batere gaizki egin). Erasoan gainera, momentu disdiratsuak ikusi ahal izan ziren, baloia alde batetik bestera mugituz eta aukera onenak hartuaz.
Hemendik aurrera, denetik izan zen partidan baina partida galtzeko aukerarik ez. Saskiraketa onak jaurtiketa aukera onei esker, barneraldiak, defentsa mundialak, paseko marren defentsak... urte hasieran ikusten ez ziren gauza dezente zelaian. Benetan pozgarria emaitza, pozgarria den bezalaxe astero astero saskibaloiarekin ondo pasa nahi duen neska kuadrila hau ikustea.
Bi partida falta dira denboraldia amaitzeko, ea denbora horretan gauza berri gehiago ikusi, probatu eta egiteko aukera dugun. Izan ere, gaizki edo ondo, egiten ez bada ikastea ezinezkoa baita!
Biba zuek!

menu
menu