Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENBORALDIA PORROT BATEKIN AMAITU DU TAKE USABALEK

TAKE USABALEK 48-33 GALDU ZUEN ARRI BKL BEASAINEN AURKA.

Aurreko asteburuan Tolosako junior mutilek denboraldiko azkeneko partidua eduki zuten Beasainen. Larunbatetik ostiralera aurreratu zen partidua eta kotxeak lortzeko komeriekin ibili eta gero gogoz iritsi ziren Tolosarrak kiroldegira.

Partidurako Lastra eta Lizeaga geratu ziren Beasainera joan gabe. Denboraldiko azken partidoa zela jakitun, gogor berotu zuten juniorrek eta partidua berdin hasi zuten. Atzealdean gogor aritu ziren eta eraso azkarrak egiten saiatu ziren baina aurkaria ere gogotsu irten zen eta ezin izan zituzten nahi adina puntu lortu. Ondorioz bigarren laurdenaren amaierara 4 puntuko desabantailarekin iritsi ziren Tolosarrak.

Atsedenalditik bueltan partiduari buelta emateko intentzioarekin kantxaratu ziren gure mutilak baina nahiz eta lehen kanasta gurea izan, hirugarren laurdeneko lehenengo bost minutuetan Beasaindarrek 10 puntu sartu zituzten eta horrekin batera Tolosarren erasoko aukera txarrei gehituz azken laurdena 10 puntuko desabantailarekin hasi zuten. Tolosarrak saiatu ziren partidua Tolosara eramaten baina ezin. Azkeneko emaitza 48-33 izanik.

Partidu honekin amaitu da aurtengo denboraldia. Idazten ari den honek eskerrak eman nahi dizkie talde honetan egon diren guztioi, denboraldi ona izan delakoan nago eta denak zeoze ikasi duzuelakoan gaude. Orain udaraz gozatzea tokatzen da eta seguru nago hurrengo urtean gogoz itzuliko garela saskibaloiaz gozatzeko asmoz.

1,2,3….TAKE

menu
menu