Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TOLOSA 68 - EASO ELKAR 63

Partidu gogorra eta izerditutako garaipena.

Denboraldiko azkeneko partidua zen eta urte zoragarri hau beste garaipen batekin itxi nahi genuen.

Oso berdindua joan zen partidua eta atsedenaldia eta gero lortutako alde txikiari eutsi genion. Beheko kantxako modulo batean jokatu behar izan genuen, eta ia ez zegoen tokirik kalitatezko saskibaloia jokatzeko. Jokalariak ondo irakurri zuten egoera eta lan gogorra burutu zuten 40 minutuetan.

"Torneo Primavera"-ko txapeldun geratu gara jokatutako lau partiduak irabaziz. Urtea ohorezko matrikularekin atera degu aurrera, jokalariek izugarrizko lana egin baitute.

ZORIONAK Ekain, Orte, Madu, Goya, Zabala, Balerdi, Nico, Iker, Unai eta Markel.

Denboraldi hau beti bihotzean!!! Etorkizunean ere topatuko dugu elkar.

1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu