Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eskuetatik ihes

Garaipen garrantzitsu bat lortzeko zorian izan ziren junior mutilak larunbatean

Gozatzea, jarrera egokia izatea, urratsez urrats talde nahiz jokalari bezala haztea. Horiek izan ziren partida aurretik junior mutilei entrenatzaileek aipatu zizkien helburu nagusiak. Hauek ondo barneratu zituzten esanak eta hasierako minutuetan markagailuak laguntzen ez zuen arren, kemenez eta inteligentziaz jarraitu zuten jokatzen. Eta kasu hauetan ohikoa den legez, nahigabe partidua lehiatzeko egoeran aurkitu ziren.

Lehen laurdena, 20-9 amaitu zen Donostiako Askatuak taldearen alde. Erasoan zentzuz jokatzen ari ziren gureak baina galdutako baloiek ikaragarrizko mina egin zieten eta aurkariek ez zuten huts egiten aukera errazak emanez gero. Bigarren laurdenetik aurrera, galdutako baloi kopurua murriztea eta defentsako antolaketa zertxobait hobetzea nahikoa izan ziren zelaian nagusi izateko. Atsedenaldian 2 puntura gerturatzea lortu zuten gureek, eta joko hobea egiten ari zirenaren sentsazioa eman zuten gainera.

Hirugarren eta laugarren laurdenetan, gorabehera txiki batzuk alde batera utzita, erritmo altua eta defentsak nagusitu ziren bi aldeetan. Aurkariek jokalari handiak kanpotik jokatzen jarri zituzten atzeko lana zertxobait sendotzeko eta gureen joko alaiari bidea mozteko. Gure mutilek aldiz, atzean gogor jarraitu zuten. Berdin zion zein ziren zelaian zeuden jokalariak, denek ederki barneratua zuten elkarri laguntzearen kontzeptua eta aurkariek oso zulo gutxi aurkitzen zituzten saskirantz. Erasoan ordea, ez ziren aukera errazak lortzen eta hori zela eta azken minutuetara oso parekatuta iritsi zen partidua.

4 puntuko abantaila zuten gureek bi minutu faltan. Egoera itzela partida poltsikoratzeko. Ez zuten saskiratzerik lortu azken bi minutu hauetan ordea eta aurkariek aldiz hiruko batekin eta jaurtiketa libre batekin berdinketa lortu zuten. Luzapena azken minutuen jarraipena izan zen, aurkariek lan ona egin zuten atzean eta Tolosarrek oso aukera gutxi sortzen zituzten saskiratzeak lortzeko. Hori dela eta, garaipena Donostian geratu zen. 

Horren gertu ikusi eta gero, mina eman zuen galtzeak. Ondo entrenatu eta etorriko dira joko hobea egiteko aukerak. Segi!

 

Ekain > 9 puntu eta akatsen onarpen ona. Ez zuen egunik onena izan erasoan, baina keinu txarrik gabe jarraitu zuen aurrera.

Imanol > 4 puntu eta lotsagabe. Errendimendu mailan bikain moldatu daitekela erakutsi zuen. Erasoan zerbait berezia du.

Iñigo > 3 puntu. Taldeari sendotasuna ematen dion lan ikusezin asko eta konpromiso itzela. Horrelako jendearekin urrutira joan gaitezke!

Xabi  > 10 puntu. Taldeak behar duena ulertzetik urruti dago oraindik, baina eskatzen zaion hori egiteko gaitasuna duela erakutsi zuen beste behin. Jaurtiketa gutxitan eraginkortasun itzela erakutsi zuen. Askoz ere erreferente garbiagoa izan behar du, aurrean eta atzean!

Mikel > 2 puntu. Aurrerapausua emateko gogo latzak ditu baina denbora behako du, fisikoki jauzia emateko pazientzia beharko du egin gabe baitago oraindik. Buruak azkar funtzionatzen dio eta ez da erraza abiadura ezberdintasun horretan ez galtzea. Kar kar kar.

Aitor > 0 puntu. Larunbat gau txarra pasa omen zuen taldearen norgehiagokan zer gertatuko ote zen pentsatuaz. Indarrak eman zizkien taldekideei urrutitik eta nabaritu zen. Hurrengoan, presente izango dugula espero dugu. 

Iker >2 puntu. Honen flash-ak ez dira izozkiak bezain gozoak aurkarientzat, lan bikaina atzean eta erasoan baloirik gabe mugimendu inteligente eta oso egokiak. Paseetan zenbait duda batzuetan. 

Unai >2 puntu. Irakurketa eta antolaketa, hobetzeko bi alor nagusiak. Atzeko lana eta erreboteko lana ezin dira dudatan jarri.  Hori bai, honek sofan dela ere badaezpada eskua askatzen du, eta falta. Kontuz mandoa duena.

Josu >8 puntu. Izan daitekeen hori erakutsi zuen. Aurrean arriskutsua eta atzean langile nekaezina. Minutu gehiago jokatzeko prestatu beharko luke bere gorputza, gainontzean jarrera eta prestutasun bikaina.

Eneko >9 puntu. Talde joko egoki baten barnean eta aukera onak eta txarrak ondo ezberdinduz, bere errendimendua esponentzialki aregaotu daiteke. Horretarako, talde jokoaren oinarriak barneratu eta bere momentua itxaroten jakin behar du. Epaileek ez zioten ezer lagundu.

Beñat >4 puntu. Unai Goya eta bera konbinatuz bikote idela lirateke. Atzeko lana eta erreboteko gogortasuna falta zaizkio, baina saskitik gertu jokaldia amaitzeko gaitasun ederra du. Gehiago bota behar luke saskira.

menu
menu