Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HIRU MINUTUTAN GALDUTAKO PARTIDA

Gogotsu eman zion hasiera txapelketari junior mailako Oria electricidad taldeak. Lehen aurkaria, Andoaingo Ganbara taldea.

Taldeak lan ona eginez hasi zuen norgehiagoka eta horren ondorioz, lehen abantailak lortu zituen. Hala ere, bi taldeen artean zegoen aldea ez zen oso handia eta partida gogor baten aurrean geunden. Ganbara taldeko jokalariek zuten fisikoak, gure jokalariak eurek zuten guztia ematera behartzen zituzten.

Partida guztian, aldeak oso txikiak izan ziren eta atsedenaldian, berriz, berdinketa zen markagailuan.

Itzuleran, etxeko taldeak defentsa aldatu zuen eta gureek ez zuten erasotzen jakin. Lehen paseetan huts egiten genuen eta horren ondorioz, kontraeraso erosoak ateratzeko aukera ematen genien. Une honetan, markagailuak hamar puntuko aldea erakusten zuen andoaindarren alde.

Oria electricidad taldeak, neurri batean, bere izaera berreskuratu bazuen ere, ez zen nahikoa izan markagailua iraultzeko. Partida amaieran porrota jaso zuen, partida guztian zehar oso kiroltasun gutxiko jarrera erakutsi zuen talde baten aurka. Amaieran, 56-51.

menu
menu