Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Harro egoteko moduko lana.

Lan onaren eta garaipenen zoriontasunaz disfrutatzen jarraitzen dute kadete mutilek.

Duela bi aste Azpeitikoekin zaleak sufrituarazi ostean Gasteizen aritu ziren aurreko astean, eta hiru aldiz bazkaldu zuten egun hartan, aurrenekoz, Araberrikoak jan zituzten goizean goiz partiduan, intentsitate altuarekin atera ostean lehen laurdenean 6-20koa ezarri zuten markagailuan. Hortik aurrera gauza berriak probatu, jokalariek konfidantza hartzeko saskiraketak bilatu eta buruan zituzten ideiak sendotzeko aritu ziren, partiduari aurpegirik galdu gabe tartea mantenduz.

Baina benetako askaria partidua bukatu ostean hasi zen, egun batzuetarako bazkaldu zuten gure mutilek. Inguruko pizzeria batera joan ziren, eta bertan, Ismak gazta formako buruarekin bukatu zuen, Patxik Hawaiko pizzarekin asmatu ez zuela eta Markelek pepperonizkoarekin ere nahiko lan eman zigula garbi geratu zen. Hala ere, Euken, Iker, Aitor…jale onak direla garbi utzi zuten, zilborrak buelta eman arte jan zuten, eta gero kotxeetara bueltan komerik…Baino bueno, egun borobila, partido txukuna eta bazkari earra.

Astean zehar, asteazkenean, gipuzkoako infantil mailako selekzioaren aurka aritzeko aukera izan zuten, eta garaipena eskuratzeaz gain, partidu amaieran, Markelen urtebetetze eguna ospatzeko, honek ekarritako tortilla earrak jan genituen kiroldegi kanpoan.

Asteburu honetan berriz, Ikerren urtebetetze eguna zela eta, garaipen bat oparitu nahi izan zioten bere taldekideek. Ez zuten ordea talde makala aurkari, aurreko astean Baskoniako lehen talde indartsuaren aurka irabazi bait zuten Loiolakoek, eta sailkapenaren lehen postuan ziren Gasteizekoekin berdinduta.

Jokalari onak Bilbotarrek aurkeztu zituztenak, baino talde lan hobea Taketarrek egindakoa. Lehen laurdenen kaxkar bat egin ostean, bigarren laurdenetik aurrera etxekoak txukunago ibili ziren eta atsedenaldirako 4 puntura gerturatu ziren. Atsedenaldian mamu eta beldur guztiak aldagelan utzi eta garaipena eskuetan zutelaren ideiarekin irten ziren, eta honela, markagailua irauli zuten.

Partidu amaieran gerturatu ziren zale guztiei kalitatezko saskibaloi gehiago oparitu nahiean, Loiolakoek zorteari hots egin zioten eta azken segunduko saskiraketa batekin luzapena behartu zuten. Baina orduntxe agertu zen Euken Azpeitiko mamuak alde batera utzita 3 jaurtiketa libre saskiratuz partiduaren garaileak nortzuk izango ziren argi uzteko.

Loiolakoek 30 puntutan jarri zuten jokalari bat, baina Takekoen aldetik 9 jokalarik gehitu zituzten puntuak, eta denen artean lortutakoak garaipena oparitu zien,eta behin garaipena poltsikoan, beste tortilla zoragarri parea aldagelan jan zituztenak, Ikerren etxekoei eskerrak!

Aste honetan, prestatu daitezela Baskoniakoak TAKE IURRE TABERNAkoak hartu beharko dituztelako euren etxean eta ez dizkiete gauzak errez jarriko, Gasteiz hartzera doaz! Aupa mutilak 1,2,3….TAKE!!!

menu
menu