Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etxeko lanak eginda

TAKE Aralar Kirolakeko senior neskek erraz menperatu zuten Donostiko Luberri B taldea.

Bazekien taldeak, jardunaldi honetakoa ez zela aurten aurkituko duen aurkari gogorrenetarikoa, baino partidu hauek ere jokatzen jakin behar da, eta beti ez da erreza izaten sentsazio onekin bukatzea horrelako norgehiagokak. Baino hau ere lortu zuten gure neskek.

Maria, Amaia Iraola, eta Lore gabe, baino gogotsu aurpegiratzen zuen taldeak hirugarrengo jardunaldi hau. Nahiz eta musikarekin arazotxo batzuk izan, ondo berotu ondoren, gogor kantxaratu ziren Tolosarrak, eta laster hartu zuten lehengo abantaila markagailuan. Nahiz eta taldearen jokoa ez izan politena, erasoko errebotean gure pibotak oso nagusi ziren, eta Miren Berasategi eta Itxaso Leon, 11 puntu jarraian lortuz, lehen laurdenaren amaieran markagailua 18-4ko zen etxekoen alde. Bigarren laurdenean defentsako lana zuzendu zen, eta honi esker 20-1eko partziala lortu zen. Atsedenaldira norgehiagoka erabakita zegoela iritsi zen taldea, nahiz eta erakutsitako jokoa ez izan egokiena.

Bigarren zatiari begira, helburu nagusia erasoko jokoari zentzu gehiago ipintzea zen, eta ondo baino hobeto burutu zuten hau gure neskek. Baloia azkarrago mugitzen zuten, erritmoa kontrolatzeari atentzioa jartzea, eta defentsan kontzentrazioa ez galtzea lortu zuten TAKEtarrak bigarren zati honetan. Azken bi laurdenetan 24 eta 25 puntu lortuz, norgehiagoka amaitzean bai, sentsazioak oso positiboak ziren. Bukaerako emaitza 87-13 eta hirugarrengo garaipena hiru jardunalditan.

Datu positibo ugari atera daitezke bai partidu honetatik, bai denboraldi hasieratik, baino entrenatzaileak batekin geratzen gara, talde bat bezala jokatzearen sentsazioarekin hain zuzen ere. Honen erakusgarri azken norgehiagoka honetan parte hartutako 12 jokalariak gutxinez saskiratze bat lortu izana, entrenatzaileak pozik uzten dituen datu bat. Zorionak ekipo!

Egunari, jarraipen ezin hobea eman zion taldeak, poteo/afari/parranda polit batez gozatuz! Ardo txuriko botilak zuloak zituztela zirudien, eta hurrengo goizean honetaz ondo damutu ziren (ginen) batzuk. Egarria bakarrik ez, gosea ere bazeola argi zeon, ateratzen ziren platerrak pim, pam eta pum, ziztu bizian husten bai ziren. Soziedadeko tabernariak kubatak “gutxi” kargatu eta gero, taldea dantzarako prest zegoen dudik gabe. Saskibaloi kantxan bezala, gaueko kantxan ere dena eman zuten gure neskak, eskerrak batzuk gazteak direla, eta hau eta gero hurrengo egunean partidu bat jokatzeko gaitasuna dutela… A ze altxorra gaztaroa! Eguna borobiltzeko, Errealak ere bere partidua irabazi zuen, gure taldeko erreal-zale sutsuak pozik utziz!

Bromaz aparte, argi dago talde baten funtzionamendu egoki bati, beti lagunduko diola bai kantxa barruan, bai kantxa kanpon, ondo ulertzea, beraz lan on bikoitza larunbat honetakoa!

Baino jada datorren astera begira dago taldea, larunbatean erronka polita baitu taldeak. Donostira bidaiatuko dute, Dolphins talde indartsua neurtzera. Tolosan jokatutako norgehiagoka estu irabazi zuten TAKEkoek, baino oraingo honetan Donostiarren ez dituzte hainbeste baja eukiko, gainera beraien etxean jokatuz, eta Donostiarrek lidergoa eskuratu nahian egonda, norgehiagoka gogorra izango da ziur! Jokatzeko polita ere! Hala ere, beste zerbait ere ziurra da, gure neskak izango direla gogo gehiago jarriko dutenak!

Aste bat lehia berri hau ondo prestatzeko, exijente izaten jarraituko dugu, aurrerapausok ematen jarraitzeko!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu