Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lanaren saria

TAKE Belate txiki taldeak gozatuz eta lan ona eginez hasi zuen denboraldia

Joan den larunbatean izan zuten infantil mutilek denboraldiko lehen partidua. Etxean jokatzea suertatu zen, eta Easo 04 Arano zuten aurkari. Ilusio eta motibazioz beteak atera ziren kantxara gureak, eta saskibaloiaz gozatzea zuten helburu.

Partidu txukuna hasi zuten gureek, baloia ondo mugitzen paseak eginez, defentsan lan bikaina egiten, erreboteak hartzen, eta aulkian zeudenak taldekideei animatzen. Esandako lan guztiari esker, bigarren zati amaieran 30-19ko abantaila lortu zuten gureek.


Hirugarren zatia hasi zenean berriz, taldekideak lasaitu egin ziren, kontzentrazio akatsak egiten hasi ziren defentsan, eta atakean baloi asko galdu zituzten. Easotarrak markagailuan pixkanaka gerturatzen joan ziren, eta hirugarren zati amaiera 42-36 bukatu zen.

Laugarren zatian, hirugarrenean baina hobeto jolastu zuten gureek, eta nahiko berdindua egon zen. Azkenean garaipena gureentzako izan zen, 52-48ko emaitzarekin.

Lan bikaina egin zuten garaipen hau lortzeko gureek, garaipen merezia izan zuten. Lanean jarraitzea tokatzen da orain, datorren astean Irunen jolastuko dute Errobide C.D. Irunen aurka


Aupa mutilak!! Segi lanean!! 1,2,3 Take!!

menu
menu