Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ondo pasatzeko gogoa etxean ahazten dugunean…

Sekulako muturrekoa euskal ligako mutilek jaso zutena pasa den asteburuan Gasteizen.

Partidu desatsegina larunbatean Gasteizera gerturatu ziren zaletuei eskaini geniena. Duela bi aste Loiola indartsua garaitu ostean taldeak ez du behar bezalako entrenamendu astea osatu, eta ostiralean ikusitakoa partiduan gertatutakoaren aurrekari izan zen.

Norgehiagoka 12-2ko markagailuarekin hasi bazen ere, lehen laurdeneko azken bost minutuak izan ziren partidu osoko txukunenak gureen aldetik eta 2-12ko partziala bueltatuz 14-14ekoarekin amaitu zen lehen laurdena.

Hemendik aurrera, intentsitate eta gogo falta ikaragarria, nortasuna galdu genuen. Horregatik, partidua ahaztu eta aurrera egin behar dugu.

Zorionez taldea jabetu zen egindako lan kaxkarraz partidu amaieran, sentsazioak ez ziren onak eta hauei buelta emateko prest daudela dirudi.

Datorren astean jardunaldirik ez dagoenez 5 entrenamendu dituzte aurretik bigarren itzulia hasi aurretik, gauza berriak probatu, ideiak ondo finkatu eta indarrak berreskuratzeko, saskibaloiaz kanpoko ekintzaren bat egiteko asmoa ere badute, baino horretarako gogor aritu beharko dira astean zehar.

Bi aste barru Usabalen itxarongo zaituztegu zaletu guztiei gure hoberena eskaintzeko asmoz, dauzkagun zaletuek ez dutelako gure hoberena ez den beste ezer merezi, 12.15etan saskibaloiaz gozatzeko eta ikusleak gozatuarazteko. Gogor lanera mutilak!!!

1,2,3…TAKE!

menu
menu