Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bera Bera Igeldo 21- TAKE Aralar kirolak 48

Kadete nesken taldearen bigarren garaipena errenkadan

Asteburu honetan Bera Bera Igeldo genuen aurkari. Igande goizean ohetik altxatzea zaila izan arren, merezi izan zuen.

Zein kiroldegian jokatzen genuen ziur jakin gabe, web-orrien kontraesanengatik, Alzako kiroldegira abiatu ginen. Bitartean bi jokalari Paco Yoldi kiroldegian zeuden. Partidurako iritsiko ote ziren beldur ginen, baina bai, eta gainera beroketa on bat burutzeko ere denbora izan zuten.

Beroketatik gogor hasi ziren neskak, partidua irabazteko nahia erakutsiz. Lehen bi laurdenak arazorik gabe irabazi genituen, atsedenaldira 6-31ko markagailuarekin iritsiz.

Hirugarren laurdenean berriz lokartuta kantxaratu ginen. Defentsan eskuak jaitsi genituen eta erasoan ere hainbat arazo izan genituen.

Azken laurdena galdu egin genuen 11-9ko markagailuarekin. Laurden hau amaitzeko pare bat segundo faltan Olaiak baloia jaso eta zelaiaren erditik baloia jaurti zuen saskiratzea lortuz (hurrengoan “norbaiti” dedikatu behar diozu!). Partidua bukatzeko modu polita izan zen.

Bukaerako emaitza 21-48. Hasieratik partidua irabazita zegoela ikusi genuen, ondorioz defentsan gutxiago estutzen genuen. Horrelakoetan zaila da 40 minutuz gogor jokatzea, baina kantxan gauden minutu bakoitza a tope egon behar gara. Oraindik gauza asko daude lantzeko, beraz entrenamenduetan gogor saiatzea!

Aipatzekoa da neskak partidu osoan izan zuten jarrera, errespetu faltak jasan arren, burua hotz mantendu zuten, zoriontzeko modukoa!

1, 2, 3…TAKE!

menu
menu