Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde sena galtzen denean.

Partida kaxkarra jokatu zuten Take Orbelako mutilek joan den igandean Cafes Aitona Askatuaken aurka.

Partida hasi baino lehenago itxura txarra zuen, taldeko 7 jokalari bakarrik ziren partida lehiatzeko prest, hori horrela errefortzu moduan Coach taldeko Jon Ander eta jubeniletatik Mikel eramatea erabaki zuen entrenatzaileak.

Partida ez zen ondo hasi, erasoan asmatzen zen arren defentsan hutsegite bat bestearen atzetik egiten zuen taldeak eta horrela aurkariak erraztasun handiak izan zituen saskiratze errazak lortzeko. Hala ere, laurdenaren amaieran markagailuak 19-13 erakusten zuen.

Bigarren laurdenean etorri zen taldearen gainbehera, erasoan bakarkako jokaldiak egiten hasi ziren, gehienetan erabaki txarrak hartuz, eta defentsan ez zuten eman beharreko maila eman. Laurden honetako partziala 27-3 izan zen, egindako joko eskasaren adierazgarri.

Hortik aurrera ez zen partidarik egon.

Hurrengo larunbatean egoerari buelta emateko aukera izango dute etxean. Ea gauzak hobeto ateratzen diren eta garaipena borrokatzeko gai diren.

menu
menu