Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ispilu aurrekoa

Liderraren aurrean saiakera itzela egin zuten junior neskek.

Joan den larunbatean neurtu ziren Atletiko talde donostiarra eta Take Aralar Kirolak neskak. Liderraren aurrean zeukaten dena emateko asmoz gerturatu ziren bertara. Lehen laurdenean, aurkariaren nola nahiko presioak eta gure urduritasunak...partidan ez sartzea ekarri zuen, modu horretan 18-2ko partzialarekin amaituz laurdena.

Hortik aurrera, apurka apurka burua altxatzen hasi ziren gure neskak eta orain arte entrenamenduetan egiten ari direna ez zela alferrikako lana frogatzeko aukera bikaina izan zuten.

Azken emaitza 53-28koa izan zen, ikasgai bikaina jaso eta hurrengoan pentsatzeko garaia heldu da.

Bidea luzea izango dela denek dakite. Irteera postutik gertu badaude ere, euren buruak lantzen eta erabaki onak hartzen doazen neurrian helburuak iritsiko dira. Garrantzitsuena prozesu guzti horretan barnean duten ilusioa eta aurpegiko irribarrea ez galtzea. Aupa zuek!

1,2,3...TAKE!

menu
menu