Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu borrokatua azken minutuetan erabakia

Jubenilen irregulartasunak partidua Donostian geratzea eragin zuen

Donostiako Aiete polikiroldegian elkar ikusten ziren TAKE Tolosako jubenilak eta Atletiko San Sebastianekoak. Oso partidu garrantzitsua Euskal ligara igotzeko lauko finalera sailkatzeko.

Bi taldeek hasieratik erakutsi nahi zuten beraiek zeukaten guztia, beste taldeari aukerak eman gabe, eta lehenengo borroka horretan, etxekoak atera ziren garaile, izan ere, lehenengo laurdena bukatzean 11 puntuko aldea zuten. Partidua defentsatik antolatzen zen, donostiarrak oso ondo zeuden zelaian eta gure jokalariak aukera asko ematen ari ziren.

Bigarren laurdenean berriz egoera aldatu egin zen, Taketarren txipa aldatuz joan zen eta egoerari buelta emateko gai izan ziren, markagailuan asko hurbilduz. Oso minutu onak ikusi ziren zelaian, bai erasoan eta baita defentsan ere, landutako gauzak ateratzen ziren eta saskiratze errazak lortzen ziren.

Atsedenaldia eta gero berdin mantendu zen, azken hiru minutuak arte, defentsan beherakada handia eman zen eta aurkariek laurdenaren puntu gehienak hiru minutu horietan sartu ziren, 10 puntu 13tik.

Beraz, dena azken laurdenerako geratu zen, TAKE atzetik zegoen baino ikusitako minutuengatik aukera asko zeuden partidoa aurrera eramateko, baina laugarren laurdenean erasoan ez ziren saskiratzeak lortu eta prezipitazioak sortu ziren, eta azkenean garaipena bertan geratu zen. Azken emaitza 53-47 izanik.

Oso talde ona daukagu baino ezin dira onartu irregulartasun hauek, lortu behar dugu joko maila partidu osoan zehar mantentzen, pixkanaka denon artean lan eginez. Lauko finala gertu daukagu eta gauza asko ditugu hor esateko. Animo mutilak! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu