Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Erregulartasun faltaren zigorra

TAKE Aralar Kirolak 50-65 galdu zuen igoerako lehen norgehiagokan, Beasaingo BKL taldearen aurka..

Igoera faseari hasiera egokia emateko gogoa bazegoen taldean, baino tamalez garaipena ezin izan zuten lortu TAKEko senior neskek.

Ohikoa den 14:00tan jokatzen zan bigarren faseko lehen partidu hau, aurkaria Beasaingo BKL taldea, eta kasu honetan, Amaia Iraola, Kristina eta Ana ziren deialditik kanpo geratzen zirenak arrazoi desberdinak medio. Entrenatzaileek ez ginen fin ibili eta beroketa ez zen izan egokia horrelako norgehiagoka aurpegiratzeko, ziur taldeak nabaritu zuela, eta lehiaren hasiera ez zan batere positiboa izan. Gure neskek hotz eta agian urduri kantxaratu ziren, eta lehen 8 minutuetan markagailua 0-13koa zen Beasaingo nesken alde. Ezezaguna zen egoera gure neskentzat denboraldi honetan, baino taldeak ondo erreakzionatu zuen, gutxika hasi bai zen norgehiagokan sartzen. Defentsa gogortzeari esker, markagailuan gerturatzea lortu zuten Tolosarrak, eta garrantzitsuena, aurkariaren mailan jarri ziren joko aldetik. Atsedenaldira markagailua 17-24 BKLren alde.

Atsedenaldian argi zuten gure neskek zeintzuk ziran hobetzeko arloak. Intentsitate mailan Beasaindarrak berdindu, eta erasoan ideiak argitu. Beti bezala, hirugarren laurdeneko lehen minutuak garrantzitsuak ziren, eta TAKEkoek ezin hobeto kantxaratu ziren. 7-0eko partziala lehen 2 minutuetan eta norgehiagoka berdinduta.

Tentsio handiko minutuak bizi ziren orduan Usabalen, bi taldeak erasoan asmatzen zuten, eta baten saskiratzeei azkar erantzuten zion besteak. Minutu politak izan ziren hauek, eta ba zirudien norgehiagoka berdinduta jungo zala bukaerarte. Tamalez, hau ez zan horrela izan, eta hirugarren laurdeneko azken bi minutuetan bKL-ko neskek 0-9ko partzial bati esker markagailuan aldea hartzea lortu zuten.

Hemendik aurrera, Tolosarrek behin ta berriro saiatu ziran markagailua beste behin berdintzean, baino ezinezkoa suertatu zitzaien. Defentsan akatsak ikusi ziren, eta BKLkoak, (hemendik aurrera topatuko ditugun aurkari guztiek bezala), ondo zigortu zituzten hauek. Nahiz eta 3 minutu faltan markagailua pixkat estutu, Beasaindarrek 3 hiruko saskiratu zituzten azken bi minutuetan, bukaerako aldea 15 puntuetan utziz. 50-65 hain zuzen ere.

Ikasgai ugari ateratzea daude larunbateko lehiari esker. Argi dago igoera fase honetan aurkariak maila altukoak izango direla, eta horrek 40 minutuak kontzentratuta egotera eta maila altua mantentzera behartuko gaitu. Defentsan hutsegiteak minimizatu beharko dira, aurkariek edozein akats zigortuko baitute. Irakurketa positiboak ere ateratzeko aukera eman digu, argi geratu baitzen, taldeak baduela maila aurkari indartsuen aurka konpetitzeko, larunbaten minutu askotan ikusi zan bezala. Hurrengo pausoa, minutu horiek luzatzea, 40era iritsi arte!

Datorren larunbatean berriro aurkari latza, lehen fasetik ezagunak diren Donosti Dolphins hain zuzen ere. Taldeak oraingoz badaki zer den Donostiarren aurka galtzea, eta baita irabaztea ere. Ez da batere erreza izango, baino kostata danean, garaipenak gehio disfrutatzen dira, eta hori gertatuko da larunbat honetan Tolosan. Ordutegia polita, larunbata 16:00etan Usabalen, zaleak animatzera gerturatzeko aukera ezin hobea!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu