Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitzaren gainetiko lana TAKE Oria elektrizitateak

Pasa den asteko porrotaren ondoren, aste gogorra pasa du Electricidad Oria taldeak lana gogor eginez.

Beste behin, sailkapenaren goiko aldea dabilen aurkari baten aurka jolastu beharra zegoen eta gauzak ondo egitera behartuta zegoen taldea.

Partida ondo hasi zuten TAKE ELECTRICIDAD ORIA-KO mutilek. Lan ona egiten zen aurrean eta honek, aurrera begira gauzak errazago egiteko aukera ematen zuen. Hobetuz doazen gauzak ikusten ziren kantxan, nahiz eta badiren zuzendu beharreko gauzak, gehiegizko faltak kasu.

Taldeak, lan txukuna egin zuen eta tolosako gazteak horren jakitun ziren eta atsedenaldiaren ondoren gogotsu irten ziren, markagailuak azaltzen zuen 11 puntuko aldea murrizteko gogo biziz. Eta esaldiak dioen bezala, nahi izatea ahal izatea denez, markagailuan 5 puntutara hurbiltzea lortu zuen.

Hemendik aurrera, nekeak eragindako erroreek eta aurkariak eginiko lanaregatik ondorioz, berriz ere 15 puntuko aldea itzuli zen 3. laurdenaren amaieran.

Azken laurdena, soberan egon zen. Akats gehiegi pilatu zituen taldeak eta aurkariak bere saskiraketak lortzeko baliatzen zituen. Amaieran, 38-74. Idazten duen honen ustez, aldea gehiegizkoa, kantxan ikusitakoarekin alderatuz.

Lanean jarraitu beharra dago eta hurrengo partidetarako prestatu.

1, 2, 3...TAKE!!!

menu
menu