Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidea berreskuratu zuen taldeak.

Taldeko beteranoek aurrera pausoa eman zuten eta partida txukun baten ostean garaipen garrantzitsua lortu zuen TAKE Orbela taldeak.

Azken aldian ohiko bihurtzen ari den ordutegian jokatzea tokatzen zitzaion taldeari, arratsaldeko 8ak. Hala ere aurreko partiduetan ez bezala taldea zentratuta kantxaratu zen eta aurkaria baino gehiago izan zen lehen laurdenean, batez ere hiruko marratik izan zuten portzentaje onari esker.

Behin markagailuan lehen abantailak hartuta taldeari errazagoa egin zitzaion jokatzea, partida osoan zehar aurretik joan ziren eta ez zuten inongo momentutan garaipena arriskuan ikusi.

Aipatu behar da taldeak aurrerapauso handia eman duela, azken partidetako txakalaldia gainditu eta berriz ere talde sentimendua indartuz itxura ona emateko gai izan ziren mutilak.

Partidaren ostean afaritxoa egiteko aprobetxatu zuten taldekideek, nahiz eta berandu xamar izan gustura eta umore onean amaitu zuten eguna.

Ea hurrengo astean ere borrokarako grina horrekin kantxaratzen diren eta hernaniren aurka hirugarren garaipena eskuratzeko gai diren. Animo mutilak!!!

menu
menu