Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INSTANTEAK ERE GARRANTZITSUAK DIRA

Bigarren ligaxkari hasiera ematen zion norgehiagokan, ezin izan zuen garaipena lortu TAKE ELECTRICIDAD ORIAK.

Bi astez gogor lan egin ondoren, taldea zein mailan zegoen jakiteko garaia zen. Partidarako, horrenbeste herritarrei eragindako gripea bide, Oierren baja zuen taldeak.

Ohikoa den bezala, beroketa on baten ondoren, taldeak indartsu hasi zuen partida. Jokalarien arteko laguntzak,, bai erasoan eta bai defentsan onak ziren eta partida kontrolpean zen, gure huts egiteak aurkariak ez bait zituen aprobetxatzen.

Bigarren laurdenean, partidako lehen txakalaldia iritis zen. Zazpi minutu pasa zituen taldeak saskiraketarik lortu gabe. Denbora gehiegi da, borrokatu beharko den partida baterako. Hala eta guztiz ere, laurdenaren amaieran, lau puntaren desabantaila zen markagailuan eta taldea bizirik zen.

Hirugarren laurdenean, berriz ere markagailuari buelta ematea lortu zuenean (27-28), bigarren aldiz, saskira begiratzeari uko egin eta beste lau minutu pasa ziren laurdeneko azken saskiraketa lortu arte. Partida, aldaz gora zegoen (39-32).

Azken txanpan, berriz ere taldeak bere izaerarik borrokalariena atera markagailua iraultzen saiatu zen. Azken jokaldia bat ere izan zuen partida berdindu eta luzapenera joateko, baina gaizki-ulertuak medio, ezin izan zen jaurtiketa hau burutu. Azken emaitza, 52-50.

Egoerari negar eginez gelditu gabe, bizitakoagatik ikasi eta lanean jarraitu beharra dago.

1, 2, 3…TAKE!!!

menu
menu