Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernio- Askatuak Handi Laranja

Jarreraren gorabeherek baldintzaturiko partidua

Larunbata, goizeko 8:30ak, oraindik eguzkia ez zen atera eta gu kantxan geunden. Berotu ondoren eta guztiz esnatuta, gure neskak kantxa gehiago berotzera atera ziren.

Partidu osoan zehar, momentu jakin batzuk kenduta, ez genuen beste egunetako jarrera izan. Kontzentrazioa, intentsitatea eta batez ere, seriotasuna, ez ziren nabaritu kantxan barruan ezta kanpoan ere. Ez ginen partiduan sartuta egon eta horren ondorioz, markagailua ez zen gure alde geratu. Nahiz eta jokaldi batzuetan dena eman, ez ginen Askatuak taldeari aurre egiteko gai izan, baina horrek ez du esan nahi hurrengo partiduan ez diegula egurra emango!

Bai entrenatzaileek eta bai jokalariek, bakoitzak bere gorabeherak izaten dituzte, azken finean denak pertsonak gara eta horrelako kasuetan, hobe da norbere akatsak onartu eta burua altxatzea lanean jarraitzeko. Beti esan ohi den bezala, akatsetatik ikasten da, horregatik, ez dago inorentzat sari hoberik, hurrengo entrenamendu eta partiduetan %120 ematea baino.

Ahaz dezagun hau, baina kontuan har ditzagun akatsak! Ez jaitsi burua eta gogoz ikusi nahi zaituztegu entrenamenduetan, hurrengo asteko partiduan guk dakigun bezala jolasteko!

1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu