Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZABATU BEHARREKO 5 MINUTU

Lehen zati on bati itzala egin zion momentu bateko pattalaldiak

Pena da hitza. Pena da TAKE ELECTRICIDAD ORIA taldeak lehen zatian eginiko lanaren ondoren, horren emaitza krudela jaso izana Donostiako Internacional taldearen aurka.

Taldeak oso lan ona egin zuen asteko entrenamenduetan eta horri jarraipena eman nahian aurkeztu ziren mutilak.

Lehen laurdenean, partidan sartzea kosta baldin bazitzaien ere, partidari ez zieten aurpegirik galdu. Erasoko mugimendu onak egiten ziren baina ez ziren ondo amaitzen eta horrek ez du markagailuan eraginik izaten. Dena den, emaitza estua zen (6-12).

Bigarren laurdenean, gauzak konponduz ekin zion taldeak eta ohikoak diren saskiraketak lortuz, markagailuan 2 puntutara hurbiltzea lortu zuen.

Atsedenalditik eginiko itzulera ez zen batere ona izan. 3 minututan, lehen zatiko lan ona pikutara bota zen. Aurkaria zonakako defentsan jarri eta ez genuen jakin erasotzen. Erasoan baloiak galdu eta kontraerasoak ateratzeko aukera eman genien behin eta berriz.

Azken laurdenean, aukerarik gabe sartu zen taldea baina berriz ere norgehiagokan sartu eta sentsazio hobeak lortzeko gai izan zen.

Amaiera, 43-63. Ziurrenik, Donostiako taldeak joko hobea egin zuen baina ez zuen 20 puntuko aldearekin irabazterik merezi.

Ea itzulerako partidan beste aurpegi bat emateko gai garen.

1, 2, 3, …TAKE!!!!

menu
menu