Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPENA EMAITZAN ETA KIROLTASUNEAN

Partida itsusia izan zen larunbatean Tolosan jokatu zutena TAKE Uzturre taldekoek

Joaneko partidan garaipena tolosarrena izan bazen ere ezin zen partida errextzat eman, izan ere, aurrekoa 6 puntuz soilik irabazi zen eta tenporadako partidarik hoberenetarikoa jokatuta, ez bazen orain arteko hoberena izan. Partida estua espero behar zen eta beroketan erritmoa jartzeko arazo batzuk izan da garrantzitsua zen lehenengo minututik burua partidan izatea.

Lehenengo laurdena berezia izan zen, defentsak erabat onak ez ziren arren ez talde batek eta ezta besteak ere ez zuten saskiratzerik lortzen. Partida zikina izan zen lehen minututik epaileak begiratzen ez zuenean esku asko askatzen zituzten jokalariek. 7.minutura arte 0-0koa izan zen markagailua, orduan hainbeste jaurtiketaren ondoren, donostiarrek lehen puntuak lortu zituzten laurdena 0-6 bukatzeko. Hurrengo laurdenean joko zikinak hor jarraitu zuen, baino tolosarrak tontakeriak alde batera utzi eta defenditzen hasi ziren, erasoan burua hotz mantendu eta ordurarte sartu ez ziren saskiratze batzuk lortu zituzten, deskantsura 9-6ko markagailuarekin irixteko.

Ondorengo bi laurdenetan partidatik kiroltasuna desagertzen hasi zen, partida zikina izanda donostiarrek falta gogorrak, lekuz kanpoko faltengatik ordezkatu zituzten, jokalariak berotzen ari ziren eta kanpokoek ez zituzten aulkian nahikoa jokalari honelakoak zigortzeko. Azkenean tamalez, gureak ere beraien jokuan erori ziren. Markagailuari dagokionez 3. laurdenean abantaila haunditu zuten azken laurdena 11puntuko abantailaz hasteko, baina esan bezala aurkarien jokuan erori eta partidaren bidea aldatu zen. Azkenean 25-20 irabazi zuten taketarrek.

Partida markagailuan irabazi zen, baina horretaz gain, eskua ematerakon erakutsi zen bezala, kiroltasunean ere tolosarrak izan ziren garaile. Askotan esan izan dugun bezala saskibaloian buruz hoberen jokatzen duenak errazagoa du partida irabaztea!

Partida zaila, baina lan ona nexkak! Zorionak!

menu
menu