Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste irudi bat emanez

Juniorrek ezin izan zuten Aieten irabazi baino eman zuten irudia guztiz aldatu da aste batean

Junior mailako errendimendu ligak Aietera eraman zituen Tolosako Junior mutilak, oso ezaguna den talde baten aurka jokatzera, aurten haien aurka ez dute garaipenik ezagutu.

Eguna hasieratik alderantziz hasi zen, izan ere, EGA asteburua dela eta, jokalari batzuk berandu iritsiko ziren eta beroketa galduko zuten, eta beste batzuk aldiz, azaldu ere ez. Baino partidura joan ziren jokalariak azken aldian emandako itxura guztiz aldatzeko intentzioarekin joan ziren, eta esan behar da bide on bat hartu dutela.

Partidua tolosarren alde hasi zen, hauen defentsa sendo bat erakutsiz eta eraso ordenatu bat beraiek planteatutako zona baten aurrean. Lehen laurdena 6-10 bukatu zen. Bigarren laurdenak berdin jarraitu zuen, esan daiteke ikusten ari ziren pelikula gustukoa izaten ari zela tolosarren alde. Baina donostiarrak defentsa planteamendu aldaketa batetik hurbildu ziren markagailuan, 22-23 izan zen atsedenaldiko markagailua.

Atsedenatik bueltan egoera aldatuz joan zen, Atletikok zona misto bat jarri zuten eta tolosarrak erasoan blokeatu egin ziren, etxeko taldeak markagailuan aurrea hartuz. Bukatzeko, azken laurdenean partiduak estu jarraitzen zuen eta etxekoek sartutako 8-0ko partzialak partidua irabaztera eraman zituen.

Oso partidu estua eta politta jokatu zuten tolosarrek, azken momentuko urduritasunean huts egin zuten eta orokorrean gogortasun falta defentsan, baino azken aldian sartutako dinamikari buelta eman nahian daudela ikusten da. Saskibaloiak justizia egingo du talde honekin hemendik aurrera! Animo mutilak!! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu