TAKE Aralar kirolaken partidu osoa
Lehen minututik azkenekoraino lehiatu zuten gure neskek
Larunbat honetan Mondragon Unibertsitatea B genuen aurkari. Oraingoan ere taldeko bajak direla eta, zazpi jokalarirekin kantxaratu zen taldea, Maria (infantila) barne. Eskertzekoa azken asteetan Mariaren laguntza. Baita Iratik aulkitik lagundu izana ere.
Lehen laurdenetik neskak gogor estutzen hasi ziren defentsan, azken laurdenera arte iraungo zuena. Baloiak erdiko marra igarotzean hortzak estutu eta defentsa gogor horri esker baloiak lapurtu eta kontraerasoan saskiratzeak eskuratzeko aukera izan zuten neskek. Gainera, oso erabaki onak hartu zituzten bi baten aurka salto eginez, horrelakoetan ere baloia tolosarrentzat.
Bost bosten aurkako erasoan ere gauza politak ikusi ziren, zentzuzko mugimenduak ikusirik. Erasotzeko beldurrak uxatu eta taldeko guztiek saskiratzeak lortu zituzten, Maialenek, Garoak eta Mariak hirukoa sartu zuten.
Aipatzekoa jaurtiketa libreetan %52a saskiratzea lortu zutela neskek, pixkanaka hobetzen doazen seinale. Azken emaitza Mondragon Unibertsitatea B 22 – 84 Take Aralar Kirolak.
Aupa neskak, hau da bidea etorkizunean emaitzak lortzeko!
1, 2, 3… TAKE!