Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO – ASKATUAK LARANJA ETA ARROSA

Kale eta bale

Igande eta asteartean Askatuak klubeko bi talderen aurka jolastu zuten infantil neskek, txanponaren bi aukerez gozatzeko aukera izan zutelarik.

Igandeko partidua benetan gogorra izan zen. Aurreko astean ez zen behar bezain ongi entrenatu; kantxan nabaritu zen hau. Urduritasuna, pase txarrak… Momentu batean edo bestean burua altxa eta borrokatu zuten gure neskek, baina ez zen nahikoa izan.

Asteartea berriz kontrakoa izan zen. Etxean gure zaleen aurrean jolastu genuelako edo, neskek jarrera erabat aldatu zuten. Aulkitik kantxara eta kantxatik aulkira. Hori da hori elkarri animatzea. Horrela noski, gauzak erraztu egiten dira. Paseak askoz hobeto, kanasta azpian saskiratzea errazagoa izan zen… Bikaina.

Larunbatean ez dugu partidurik izango, pena. Agian goizean goiz mendira joateko plana egiten dute, edo nork daki, ikasteko erabiltzen dute partiduak iraungo zuen denbora…

Mirari, Nora, Ane, Jone, Ainhoa, Enara, Izaro, Laida, Maddi, Ziortza, Zuriñe eta Garazi, zein ondo egiten dugun lan kantxan arretaz ibiltzen garenean... Ilargian pasatzen dugun denbora aprobetxatuko bagenu… jajaja.

Oso ondo ari gara, denboraldia bikain bukatzeko aitzakiarik ez dugu, AUPA NESKAK!

menu
menu