Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu zaila Take Uzturrerentzat

Ordiziara eginiko bixitan, hasiera txarrak partida baldintzatu zuen

Goizeko 09:15-etan zuten partidua Ordizian gure neskek. Aurkariak 3 jokalari bakarrik izanik 7 infantil igo behar izan zituzten, guk ere bi infantil eraman genituen. Argi utzi zuten etxekoek ez zela partidu erreza izango. Lehenengo laurdena 7-7 amaitu zen. Bigarren laurdenean iritsi ziren arazoak guretzat. Etxekoek 3x1-eko presioa ezarri zuten guri min asko emanez. Laurden honetako lehen 8 minutuetan 19-0-ko partziala jasoaz. Lehen zatiaren amaieran 29-9 zen markagailua.

Deskantsoan animoak ez ziren egokienak baina taldea ez da kokiltzen eta indarra ateraz partidua irabazteko gosearekin atera ziren bigarren zatira. Hirugarren laurdenaren amaieran 39-26. Laugarren laurdenean bide berdinetik jarraitu zuten gure neskek (hasiera batetik hartu beharreko bidea) baina partidua ezin izan genuen Aurrera atera. Amaiera 50-40 Ordizikoen alde.

Azpimarratzekoa infantilek jolastutako partidua eta erakutsitako jarrera!!! Lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen eta aste santuen bueltan ekipoa berriro osorik egotea espero dugu.

menu
menu